Musiversika - Jimmy Jazz Gasteiz

FINALISTAK

MAIALEN ARISTEGI

SILITIA

NIZE

 

Irailak 16 asteazkena

Ordua – 20:00

EHUkultura eta Arabako Errektoreordetzak “MUSIVERSIKA” Unibertsitate Musikaren III. Lehiaketa antolatu dugu. Hainbat helburu ditugu: autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea, kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzea eta bultzatzea, eta euskal unibertsitate campusetako jakin-nahi kulturalari bide ematea, besteak beste.

Helburuak:

  • Sormena eta musika sustatzea UPV/EHUko ikasleen zeharkako prestakuntzaren funtsezko zati gisa.
  • Kulturalki aktiboagoak eta parte hartzaileagoak izango diren ikasleak sortzen laguntzea.
  • Ikasleek egindako sorkuntza lanei eta artelanei balioa ematea eta sortzen ari diren egitasmoen musika sustatzea eta zabaltzea.
  • Akademiaz kanpoko sorkuntza lana (musikala) sartzea UPV/EHUren kultur eskaintzaren barruan.

Maialen Aristegi Letamendia naiz, 2000ko otsailaren 11n jaio nintzen Lasarte-Orian eta azken urteotan Gasteizen bizi naiz Euskal Ikasketak egiten ari naizelako. Nire ametsa musikatik bizitzea da, behintzat ahalegintzea. Eta hein handi batean, hori da gradu hau
hautatu izanaren arrazoia. Izan ere, kantuen doinuei bezala, kantuen letrei ere sekulako garrantzia ematen diet eta hemen igaroko ditudan urteetan letra ederrak idazten ikasteko esperantza dut.

Nize Andrea Plaza (gitarra eta ahotsa) Intza Arakistain (bateria) eta Niko Bortolini (baxua) dira. Euskarazko letrak eta fuzz eta azpimunduko ahotsez betetako doinu ilunak dituen post rocka egiten dute. Taldea 2017ko hasieran sortu zen Arangoitin, baina 2018ra arte ez zen formalizatu. Urtzi Izarekin 2019ko abuztuan grabatu zuten “EZIN” lehen diskoa eta 2020ko maiatzaren 15ean argitaratu zen.

Silitia dibertsiora, surrealismora eta antzerkigintzara bideratutako proiektua da. Azken singleak, Akamoko, Who Controls eta La Misma, oso ondo funtzionatu dute, nahiz eta proposamen arriskutsuak izan diren. 2020an, single batzuk eta disko berri bat ateratzeko asmoa genuen, oraindik izenik gabe.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies