GOVERNORS - Jimmy Jazz Gasteiz

GOVERNORS

+ gonbidatutako artista

 

Martxoak 2 ostirala

Ateak: 21.00

 

8 € + gastuak / 10 €

Aurresalmenta: VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

Governors taldea seigarren diskora iritsi da Z.E.R.O. (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) lanarekin. Z.E.R.O. 2017ko abuztuan eta irailean grabatu eta nahastu du Haritz Harreguy teknikariak Usurbilgo Higain estudioan. Governors taldeak izugarrizko konfiantza du Jimmy S.A.-rengan eta berriro egin du lan ekoizpenean. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioan. Baina Governors taldeak segitu du bilatzen laguntza: Aitor Antruejok gitarrak grabatu eta konponketak egin ditu. Koldo Uriarte sintetizadorea, samplerra eta piano konponketak egin ditu. Aritz Navarrok koruak. Testuetan Aiert Goenaga, Mikel Etxaburu eta Xabi Igoa daude.
Governors taldearen Z.E.R.O. rock lodi eta boteretsua da, soinua melodien kolpeak atontzen dute, soinua kolpeka dator ametsetatik egunerokotasunera. Governors taldeak ausardia erakusten du abestiz abesti. Indarrak hunkitzeraino garamatza. Borobil, trinko musikan eta letretan esaten dutena hemen Xabi Igoaren laburpena: konponbiderik ez dut nahi biderik izan ezean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies