EraBatera - Jimmy Jazz Gasteiz

EraBatera

 

Azaroak 29 osteguna

Ateak: 21.00 / Emanaldia: 21.30

 

10 € + gastuak / 13 €

Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

Gaizka Salazarren proiektu berria

Gatibu, Ken Zazpi eta Willis Drummondeko partaideak ditu taldeak.

EraBatera ia nahi gabe sortu da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi dela sentitu arte. Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpik o Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.

Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko. Emaitza osorik datorren irailean entzun ahal izango dugu, baina dagoeneko entzun daiteke lehen aurrerapena: “ Antipodetan ”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies