Dupla + Haitzeatxo + Ningra - Jimmy Jazz Gasteiz

DUPLA + HAIZEATXO + NINGRA

 

Urtarrilak 2 larunbata

12:00etan Pasea

18:00etan Pasea – AGORTUTA

 

10 € + gastuak

Onlineko aurresalmenta: www.musikaze.com

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.
Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean.
Bertan filosofia berritzailearekin bat eginez, haien musika aurkezteko disko zein USB formatuak
baztertu eta goxoki musikatuak diseinatu dituzte Duplatxusak.
Goxoki hauek estalkian QR kode bat daukate. Mugikorraren bitartez kode hau irakurtzean beraien web-orrira bideratuko du eroslea eta bertan haien musika sarean entzun edo deskargatzeko aukera izango dute.