Komiko baten biografian elementu ezinbestekoa da jendaurrean egindako lehenbiziko txistearen oroitzapena. Nik ere gogoan dut nirea. 9 hilabete nituen. Gurasoen etxean nengoen lasai-lasai. Euren lagun batzuk etorri ziren bixitan. Lagunetako batek muturra sartu zuen karroan ni gertuagotik ikusi ahal izateko. Gerturatu bezala, galdera erretoriko bat bota zuen airera:
-¿Norenak dira begi polit hoiek?
Nik, artean galdera erretorikoen mekanika ulertu gabe, erantzun egin nion:
-Aghggdffd.
Barrez lehertu ziren denak.
Orduan jakin nuen, zutik jartzen ikasi bezala, comedia en vivo egin nahi nuela.
Eta hementxe ari naiz, emanaldi batetik bestera, ideia askoren atzetik…noizbait nire lehenbiziko txiste hura hobetzeko esperantzan.
