WILLIS DRUMMOND

WILLIS DRUMMOND

+ Kokein

 

Urtarrilak 6 ostirala

Ateak: 20.30 / Emanaldia: 21.00

 

10 € + gastuak / 12 €

Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD 
Online:  www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

willis drummond “Tabula Rasa” aurkezten

Bi urte beranduago “Tabula Rasa” berpizte baten ikurra da.

willis drummond ez da sekulan izan atzerako ispilura begiratzen duen taldea eta ez du urrezko arorik bilatu iraganean. Lan berri honetan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboakSeattle, Washington, Boston, Irun–, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira. Baina hori dena asimilatu eta liseritua izan da azkenean gehiago hurbiltzeko The New Christs, Beasts of Bourbon edo The Drones bezalako taldeen produkzio australiarretara.

Ez da harritzekoa beraz taldea justuki The Drones australiarren HAVILAH disko mitikoa produzitu zuenaren bila joan izana TABULA RASA sortzeko, Burke Reid (The Drones, Courtney Barnett…) ekoizlearengana.

Honek, zuzeneko indartsuei esker bere burua ezagutarazi duen taldearen mamia mantentzen jakin izan du, baita esentzia horri benetako produkzio lan bat gehitzen ere. Taldearen line-up-a berriki aldatu bada ere (Rafael Rodrigok taldea utzi zuen duela zenbait hilabete) Reidek jakin du egoera berria baliatzen. Baxu-bateriaren erritmika sendoa oinarri hartu ditu, gitarrak norabide berri eta ezberdin batzuetara eraman eta behar den momentuan soinu masibo horien gainetik xehetasun fin batzuk azaleratu (gitarra akustikoak, teklatuak, perkusioak, ahotsak).

Horren emaitza da disko hau. Taldea nola, lan hau ere ezin da sailkatu estilo edo eszena bakar batean, nabaritzen baita laukoteak plazera hartzen duela oszilazio batean sartuz. Estribilo efikaz batetik parte zaratatsu eta inarrosgarri batera pasatuz, letrari garrantzia ematen dion kantu batetik zati instrumental batera, murmurika batetik oihu batera, etsipenetik gaitzidurara…

Azken batean willis drummond ez da iraganaz asko kezkatzen… ezta geroaz ere. Bere musikak, hitzekin gertatzen den bezala, oroitarazten digute betetasuna hondamenditik urrats bakar batera dagoela maiz, eta istante bakoitza abiatze berri bat dela…

 

Kokein “Lurpekhariä” aurkezten

15 urterekin erreza da rock banda bat egitea. Musika jakituriarik ez da behar musika tresnak lortu eta entsegu lokal batean orduak sartzeko, beste ezer hoberik ezean. 40 urte bueltan, soilik musikarekiko pasioak bultzatzen du talde bat aurrera jarraitzea. Musika munduan dena eginda dagoenean (ehunka kontzertu, disko grabaketak….) pasioa eta ilusioa dira musika talde bat bizirik mantentzen duten gauza bakarra. Kokein taldea adibide argi bat da.

Bide horretan, aipatzekoa da Kokein taldea sortu zuten laukoa oraindik ere batuta mantentzen dela ikustea. Zaloa (ahotsa), Txitxes (gitarra) Lete (bateria) eta Jatsuk (baxua) 15 urte daramate elkarrekin, eta dagoeneko hamarkada bat iker (gitarra) taldeko kide dela. Eta hau soilik pasioaz eta determinazioaz uler daiteke.

Musikalki rock koordenadetan segitzen du Kokein taldeak. Lau hizkien atzean ordea, rocka ulertzeko modu asko batzen dira, eta Kokein taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean. Disko bakoitzean pausu berri bat eman du taldeak, sustraiak galdu gabe, lurralde berrietan murgilduz. Lurpekhariä disko irekia da, non, lana osatzen duten bederatzi kantuen artean eremu ezberdinak topa daitezkeen. Hauxe da Kokein. Ñabardura askotariko rocka.

Base erritmikoak marrazten du kantuaren bidea Kokein taldean. Lete eta Jatsu biak bat dira langintza horretan. Pedalerak, loopak, delayak eta milaka efektuek sei soken soinua finkatzen dute. Batzuk zikin eta distortsioz beteak datoz. Beste batzuk garbiak eta melodikoak. Gitarrek jantzitako kantua Zaloaren ahotsak borobiltzen du. Disko bakoitzean hazi egin dira ahots erregistroak, kolorea eta aniztasuna emanez ahots melodiei. Xuxurlak eta oihuak. Azken finean, gauza txikiak baitira aldaka handien oinarri.

Lurpekhariäk lau urteko isiltasun diskografikoa hausten du. Itxaronaldiak merezi izan du. Samuraiaren kemena izan behar baita musikan jarraitzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies