Gatibu - Jimmy Jazz Gasteiz

GATIBU

 

Martxoak 26 larunbata

Ateak – 21:00

Emanaldia – 22:00

 

SARRERAK AGORTUTA

Hamazortzi urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen Gatibuk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. 360 graduko hausnarketa egin du taldeak, atzera, alboetara eta aurrera begira. Azken indioak garela diote. Egia ote? Gatibuk musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik dagio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei. Zerk kezkatzen gaitu? Zer aldatu gura dugu? Ba, goazen, mugi gaitezen, alda dezagun, iraultzak alaia izan behar du, pozak eragin ditzala malkoak. Pentsatu, dantzatu, sentitu, dantzatu, mugitu, dantzatu, ez egon geldi, askatu beldurretatik. Azken Indioak diskoko zazpi kanta berrietan prozesu hori islatu gura izan dute gatibutarrek. Gogoetak dakarren ekintza, hausnarketak eragindako erreakzioa. Pausua eman zuten aurreko diskoan, salto egin dute oraingoan, atlantikoa zeharkatzerainokoa. AEBetako Texasen, Sonichranch estudioetan grabatu dute Azken Indioak, Santi Garcia (Standstill, Nueva Vulcano, Delorean, La M.O.D.A., The New Raemon, The Unfinised Sympathy…) ekoizlearekin eskuz esku. Etxeko babesetik urruneko ziurgabetasunera egin dute salto eta salbu itzuli dira, bizi, indartsu.