Yoko Ona - Jimmy Jazz Gasteiz

YOKO ONA

Gonbidatua: Onintza Enbeita

 

Miércoles 18 mayo

Puertas – 20:00

 

ENTRADA GRATUITA

 

Onintza Enbeita izango da lehen zuzeneko honetako gonbidatua. Sexuaz arituko dira Enbeita bera, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria.

«Yoko Ona» kalera aterako da maiatzaren 18an. Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egongo dira, jendaurrean estreinakoz. Onintza Enbeita bertsolaria ere bertan izango da, gonbidatu gisa, «Yoko Ona»n orain arte landu gabeko gai mamitsuari eusteko: sexuaz arituko dira saioko kideak.

20:00etan irekiko dira aretoko ateak, eta zuzenekoa 20:30ean hasiko da. Sarrera doakoa da, baina aretora zuzenean sartu nahi izanez gero, gonbidapenak banatuko ditugu Gaztean.

Iluntzea borobiltzeko, Lore Nekane Billelabeitiak eta Olatz Salvadorrek akustikotxiki bat eskainiko dute Jimmy Jazzeko oholtzan.

Animatu eta zatoz «Yoko Ona»ren lehen zuzenekora!