Zetak + Ezetaerre - Jimmy Jazz Gasteiz

ZETAK

+ Ezetaerre

 

Martxoak 21 larunbata

Ateak – 20:45

 

12 € + gastuak / 15 €

Onlineko aurresalmenta: www.zetak.org

Zetak taldearen izen bereko diskoaz hitz egin behar badligu, hitz egin dezaglin “electronika” deritzon musikaz. Hitz egin dezaglin ariadurez. Hitz egin dezagun bpm-ez. Igaro gaitezen 105bpm-tik drum&bass-aren 170bpm-raino. Hor aurkituko dugu Zetak bere bidea zabaldu naihian.

Zetak oharkabean ilundu den diskoa da. Soinu identitate propio baten bila, hainbat sintetizadorerekin lan egitean, soinu gogor, sakon eta ilunek hitzekin bat egin duten lekuan gautu dena.
Hamaika pertsonaia ageri dira zetaken. Hamaika istorio, hamaika bizipen latz, hamaika kantu ozen, ez isiltzea erabaki duten hamaika pertsonaia. Batzuk bakardadean bizi dira, bestetzuk ihesean. Abesti bakoitzeko fikziozko istorioetan iradokitzen denez, pairatutako bazterketa eta indarkeriaren ondorioz ihesi doaz pertsonaiak. Markatuak izan dira. Orain, ez dira betikoak izango berriz. Ezberdinak dira. Aldatu egin dira eta oraindik ez dute euren lekua aurkitzen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies