WILLIS DRUMMOND
+ Rukula
Irailak 25 ostirala – ATZERATUTA
Ahalik eta lasterren data berria iragartzen saiatuko gara, dena den, sarrerak erosi ziren modu berean itzuliko dira.
Barkatu eragozpenak.
WILLIS DRUMMOND
Zugzwang: Mugitzeko beharra, eragiteko derrigorra, engaiatzeko gogoa
Engaiamenduari buruzko galdera sorta dakar Zugzwang disko berriak: nori lehentasuna? zeri lehentasuna? zu noiz hasten zira? eta gu noiz hasten gira?
2019ko diskoa da bete betean Zugzwang, Willis Drummonden estudioko seigarren diskoa. Gaur eta hemen bizitzen ari garenarekiko autokontzientzia ariketa bat egin du taldeak eta horrek galdera andana eragin die gaur eta sortzaile gisa duten egitekoari: nahikoa da kantatzea? edo sortzaileak kantatzeaz gain, bestelako engaiamendu bat izan behar du? kantatzeaz gain beste zerbait egin behar du? Eta entzuleak?
Garai garaiko diskoa da Zugzwang, bizi gaituen garai honetan gertatzen ari zaiguna islatu nahi duena, alegia, horren sakon eta larria dirudien krisi ekonomiko, sozial eta ekologikoak jende aunitz eragiten ari den ezinegona islatu nahi duena. Ilunak bezain gogorrak dira letrak, baina era berean, baita baikorra ere.
RUKULA
Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko “Hazi Beltzak” izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzeneko indartsua duen banda da honakoa.