Txopet + Katu + Ezezez - Jimmy Jazz Gasteiz

• TXOPET 

• KATU 

• EZEZEZ

 

Otsailak 22 osteguna

Ateak – 20:00 / Emanaldia – 20:30

 

Aurrez 9 € + gastuak

Txopet, oraindik ere grisa den Bilboko auzune bateko anbizio handiko hiru gazte dira. Musika organikoaren zale amorratuak izanagatik ere, ez diete joera berriei muzin egiten eta horren erakusgarri dira euren sorkuntzak. Artean, single gutxi batzuk baino argitaratu ez dituztenean eta oraindik sortze prozesu bete-betean sartuta daudela, esperimentazioak eta etengabeko identitate propio baten bilaketak pisu handia hartzen dute euren proiektuan. Gitarra-kolpe zuzenak eta norabide zehatz bat ezartzen duten oinarri erritmikoak dira eurenak, amorruz betetako “garage rock” zapore printza batekin. Beraien kezkei ihes egiteko bide bat balira bezala, autotuneari muzin egiten ez dion ahots urratzailedun doinu itsaskor bezain malenkoniatsuak sortzen dituzte. Entzulea hotz utziko ez duen soinu-proposamen post-millenniala.

Katu, 2022 urte amaieran sortutako taldea, Durangoko hiru gaztek (1999) osatua (Muni bajista, Magu bateria eta Beñat gitarra). Katu izena aurreko taldearen Parkatu izenetik dator, taldeko partaide batek Kadizera lanera alde egin zuenean banatu zelarik, izen eta estiloz apurbat aldatuz. Musika estiloak hainbat influentziatik edaten du, eta apurbat laburtzeko saiakeran, “Ramones Autotunerekin” dela esan daiteke.

Ezezez 2022an Unai Madariagaren eskutik jaiotako taldea da. Unairen bakarkako lehenengo lanak (The living and dying of a man, 2021) Eneko Ajangiz izan zuen produktore moduan, eta sortutako sinergia horrek jarri zuen taldea sortzeko hazia. Aurrerago Alvaro Olaetxea (Capsula) eta Mikel Irigoyen batuko zitzaizkien. 2022ko urrian atera zen taldearen lehen diska, “When I think something is funny I smile” izenekoa, 14 abesti- rekin. LP berrian, Viagra Boys eta Parquet Courtsen arteko nahasketa baten zukua da, Idlesen filtroa pasatuz eta 90. hamarkadako grun- gearen eta 70. eko psikodeliaren begiradapean prestatua. Gaurkoan gainera, eta hau izan daiteke desberdintasun handiena, euskeraz daude abesti guztiak idatzita, Unairen ama-hizkuntzaz.