THE DAMNED
+ Cómo Huele!
Abenduak 16 ostirala
Ateak: 20.30 / Emanaldia: 21.00
20 € + gastuak / 25 €
Anticipada: HOR DAGO! • VSD • DNA Komertziala Bulegoa • BRIXTON Denda (Bilbo)
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com •
Punkaren aintzindariak eta rock gotikoaren gurasoak bueltan dira, euren 40. urteurrena eta 2010ean Azkena Rock Festival-ean eman zuten kontzertu ahaztezinaren ondoren. Taldea sortu zuten kideakberdinekin, Dave Vanian (ahotsa) eta Captain Sensible (gitarra) inoz baino zentratuago eta aktiboago datoz, kriton show ederra eskainiko digutela dirudi.
Historiarekin zita bat daukagu, zeinetan “Smash it up” (The Offspring eta Die Toten Hosenek bertsioneaturikoa) bezalako klasikoak entzun ahal izango ditugun, baita “New Rose” (Guns n Roses y eta Blondiek bertsioneaturikoa), “Neat Neat Neat” edo “Plan 9 Channel 7” eta bere azken CD-ko (“So Who’s Paranoid?”, 2008) abestiekin batera.
Cómo Huele! 1984ean Borja López de Guereñu eta Javier Maculet-ek eratutako duoak, DÉCIMA VÍCTIMA, VIOLENT FEMMES, PSYCHEDELIC FURS edo ULTRAVOX-en lurrinak dauzkan diskoa sinatzen dute. Pop-egia momentuko Euskal Herriko Rock Erradikalarentzat eta punk-egia “Movida madrileña”-ko isla fluor eta koloristentzat. Taldeak handik gutxira uzten du, konpainiak huts egindako proiekturen batzuen ondoren ixten du eta diskoa bildumagileentzako altxor batean bihurtzen da.