THE BUZZ LOVERS NIRVANAren tributu abestiek egiten dituen taldea da, bere musikak, bere soinuak, bere irudiak birsortzen dituena. Histrionismoan erori gabe publikoa eszena horretara, momentu horretara, ahalik eta gehien urbiltzen saiatzen dira. Jatorrizko power-trio bezala funtzionatzen dute, eszenaratze mimetikoarekin eta zuzeneko baliabide ikaragarriekin, bertaratuak beti beraiekin eramaten dituztenak. Lehen akordeak jotzen hasten direnetik zirrara ziurtatuta dago.
Ez da nostalgia soilik, guztiz kontrakoa, izan ere THE BUZZ LOVERSen publiko gehienak ez zuen NIRVANAren lehen etapa bizi izan. Hartatik urrun, beharbada haietako asko jaio berriak izango ziren Cobainek bere azken kontzertuak ematen zituenean. Baina eragina, hunkiberatasuna eta Seattlekoen lirikakdenboraren juizioa gainditzea lortu du eta ehundaka kamiseta saltzen dituzte gaur egunean oraindik.
——————————
FREE THE WHEEL 2011ren hasieran sortutako proiektua da. Harrezkero taldearen konposizioa aldatzen joan da, orain dela bi urterarte, gaurko egun den taldea izatera heldu zen arte.
Taldekideak, Bilbo eta Galdakaoko 20 urte ingurutako bost neskatila, rock erraz eta zuzena aurkezten dute gaineko, 70. hamarkadako talde handien eragina ikus daitekeena (Led Zeppelin, Black Sabbath…) eta batzuetan blueserantz jotzen duen zerbait, stonererantz edo sanbarantz beste batzuetan.
2015ean Rockein lehiaketako finalistak geratu ziren.
Koba Estudioetan haimbat abesti grabatu ondoren, taldea bere lehen diskoa argitaratzeko prozesuan aurkitzen da .