THE DARK SIDE OF THE MOOG
[Acid / Tekno – BARCELONA]
Martxoak 26 larunbata
Ateak: 02.00 – Itxi arte
Sarrera Doan
David Lost:
Ibilbide musikal eta pertsonal handikoa, ez da erraz edozein maletan sartzen, eta bere ibilbide propioak KGB, Psicódromo edo Moog bezalako areto ezagunetatik igarotzera eraman dute. DJ bartzelonar hau bizitza ikusteko daukan era bereziarekin bat etortzen diren soinuen esploratzaile nekaezin bezala defini liteke, eta saio bakoitzean hau estrapolatzen saiatzen da.
Gaur egun The Dark Side of Moog izeneko jaiak antolatu eta bertan musika jartzen du, bertako nahaketetan Dark Wave-a, Post-punka eta soinu izoztu eta industrialak agertu ohi dira.
Dj Zero:
Raúl G. Pratginestós, Dj Zero bezala ezagunagoa dena, Bartzelonako Dj beterano, errespetatu eta moldagarrienetako bat da, bizibide-lagunen aldetik estimatuenetako bat izateaz gain. Europako dantza undergroundeko musikaren historia eta mundua artikulatzen duten korronte ilunenetako ezagutzaile aparta, Zerok eszena musikalariegindako ekarpena kalkulatzen oso zaila da, Djez gain kazetaria, sustatzailea eta iraganeko ezkutatutako altxoren berreskuratzaile bezala ibili da, Wah Wah disko-denda prestigiotsuko elektronika sailaren arduradun bezala. 1990ean hasi zen musika jarzen, turntablism-dj bezala (scratch, backspin, transform…), DMC prestigiotsua bezala lehiaketetan parte hartuz. Hip hoparen zirkuituko dj’s ezagunenetako bat bihurtu ondoren, 1992an Oliver Gallegorekin batera (Mucho Muchacho) 7 Notas 7 Colores taldea sortu zuten, bertan Bartzelonan teknoa lehertu zen arte egon zelarik, bi urte geroago.
Bere karrera musikaleko 20 urte baino gehiagotan, panoramako dj’s aldakorrenen bat bezala ezaguna egin da . Acid-housearen zale amorratua eta chicagoko house eta technoa hasiberrien zalea. Zero, dantzara orientatutako saioetatik, soinu elektronikoen eta minimalistea hipnotiko edo izaera esperimentalago eta abangoardistagoako saio batzuk eskaintzeko gai da.