NASTY
AVERSIONS CROWN
Malevolence
Vitja
Irailak 30 ostirala
Ateak: 19.00
18 € + gastuak / 22 €
Anticipada:
GASTEIZ: HOR DAGO! • VSD • DNA Komertziala Bulegoa
BILBO: Brixton
DONOSTIA: 666 Discos
IRUÑEA: El infiernito
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com
Lau mutil mundu latz batentzako musika latza egiten. Horrela deskribatzen du Nastik bere burua. Europako hardcore beatdown talde ezagunena (seguraski mundu osokoa dagoeneko) eta ibilbide luzeena duena da, kritika sozial eta amorruz beteriko kontzertu energetikoekin show bakoitza ahaztezin bihurtzen dute.
Biolentziatik musika sortzen duen taldea da, beraien kontzertuak beraien ikusleen muturreko dantzengatik ezaugarritu dira, salak zelai beteko bataila bilakatzen dira non belgikarren hardcore intrantsigentearen aurrean ostikada hegalariak ez diren eteten.
Love-en arrakasta internazionalaren ostean, Nasty-k “Shokka” merkaturatu du, bere azken lana, kritika onekin jasoa izan dena, baita musika estilo honekin bat ez datozen hedabideetan ere.
Australiako kostaldeko eguzki zerrenda beretik datozen The Amity Affliction edo Thy Art is Murder bezala, Aversions Crown dator gure herrira lehenengo aldiz, eta kanpoko espaziotik.
Duela 6 urte eratuak, australiarrek beraien Deathcore estilo propioa garatu zuten, 8 kordako 3 gitarra erabiliz blast beast bakoitzarekin atmosfera kezkagarriekin batera metrailatzen duen hiltzeko makina bat.
Taldeak ia mundu guztitik bidaiatu du, The Acacia Strain, Oceano, Decapitation, Thy Art Is Murder…. bezalako artistekin eszenatokia partekatuz.
Bere letrek ametsgaizto distopikoen eta estralurtar etsai topaketen inguruan hitz egiten dute, izan ere, Lurra beste bizitza zentzudun estralurtar batzuek hondatuko balute, Averions Crown suntsiketa horren soinu-banda edo inbasioa izango litzateke.
2010ean sortua, MALEVOLENCE gure herrira bueltatzen da bere sekulako zuzenekoarekin gozarazteko, ikaragarrizko eta beste edozein taldetan aurkitzeko zaila den indar basatiarekin. Pare bat gairekin demo bat kaleratu ostean, taldeak eszena britanikoaren arreta lortu zuen, honi esker Century Media Records-en zigiluarekin lortu zuen bere lehenego lana ateratzea.
Bere influentziak Southern Metal-etik Heavy Hardcore-era doaz, nabarmentzea zaila den estiloaren barruan oso talde berezi eta ezberdina bihurtuz. Nasty edo Desolated-en antzera, beraien kontzertuak gaur egungo eszenaren bortitzenetarikoak bihurtu dira.
Alemaniatik etorritako taldea izango dira gau-jaia irekitzeko arduradunak. Beraien metalcoreaan barnean hartu dezakegun rock/metal-arekin, gustu guztientzako eta estilo hau gustoko dutenek galdu ezin duten gauari hasiera emango diote.
Bere abestiek, bertaratutakoak animatzea, salto egite eta beraien lehenengo abestiak kantetzea lortuko dute seguro.