SU TA GAR - Jimmy Jazz Gasteiz

SU TA GAR

+ Wood Strings

 

Abenduak 22 larunbata

Ateak: 20:30

SU TA GAR 30. URTEMUGA

1988ko abuztuaren 14an Ondarroako Gaztetxean eskaini zuten lehenengo kontzertutik 30 urte igaro dira. Heavy Metala Euskaraz jorratzea izan da Su Ta Gar-ek egin duen ekarpenik haundiena. Horrek, beraien maila musikalak eta mezuak hasieratik eman zien arrakasta, gaur egun, Euskal Herriarentzat musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik. 11 estudioko lan eta 1.000 kontzertutik gora bizkarrean dituztela, oraingoan 30. urtemuga ospakizun bira eskaintzera datoz.

Wood Strings proiektu bezala 2016an hasi zen arren, esan dezakegu jatorria gaztetasuneko lagun harremanetan dagoela. Paul, Oier, Asel, Uso eta Eñaut rockak heldu eta batu zituen. Azkenaldian sorkuntza prozesua eta grabazio/produkzio lanak uztartu dituzte. Aselek dauzkan jakintza eta baliabide teknikoak aprobetxatuz lokaleko soinuari errendimendu handiena atera diote.

Wood Strings - Jimmy Jazz Gasteiz