RODEO Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu zuten. 2019ko urtarriletik aurrera DILMUN disko aurkeztu ondoren 2020an “Ezherrian” EP (Bonberenea Ekintzak) argitaratu zuten. Gaur egun, 200 kontzertutik gora eman ondoren Moira LPa aurkezten ari dira eta azaroan, HYBRIS izeneko bigarren LPa aurkeztuko dute.
2019 an Zestoan sortutako taldea da “EZPALAK” eta Juanjo Berasainek, Eñaut Gaztañagak, Unai Eizagirrek eta Janardana Iglesiasek osatua dago.
2019 an atera zuten beren lehen disko “Ezpalak”. 2021 eko apirilian bigarrena “ kolpatu Topatu”, eta 2022 ko abenduan aterako da hirugarrena.
Taldearen soinua haundia eta sendoa da, non bere kideak eroso sentitzen diren fuzz-dun gitarren artean, psikodelia pixka batekin, noise-a, riff indartsuak, post punk-a eta zergatik ez, nolabaiteko pop malenkoniatsuarekin.
Beren lan berriak erritmo rockeroagoak eta dantzagarriagoak dakartza, eta laurogeita hamarreko hamarkadako eraginak, askoz nabariagoak aurreko iraupen-luzean, orain diluituagoak daude taldeak aldi labur baina bizi honetan bereganatu duen soinu propio horren barruan.