Pasadena - Jimmy Jazz Gasteiz

PASADENA

 

Apirilak 13 asteazkena

Ateak – 20:30

Emanaldia – 21:00

 

Aurresalmenta: 10 € + gastuak

Leihatilan: 12 €

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri Iaguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu dute eta Danilo Forondak osatu ditu gi-tarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza harrera ederra izaten ari den diskoa da.
Ahots armonia bikainak, instrumentazio aberats eta dotorea eta euren ibilbidee-tako doinurik Ianduenak aurki daitezke proiektu berri honetan, aurreko taldeetan eta kontzertuetan ikasitako guztia disko bakarrean gorpuztu balute bezala. Ilunabarreko rock eta folk ukitudun musika, gitarra elektriko zein akustikoak, bateria erritmo Ianduak eta teklatu geruza sendoak abesti bakoitzari behar duena eskaini nahian.