Aspaldian ginen bere bostgarren diskaren zain, bere azken “Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Condor eta Ñora Alacrán” bipolarrak ekarri zuen sorpresaeren ostean. Roketik kumbiara igarotzen zen lana azken hau.
Adunako Elkar estudiotan, Victor Sanchezek grabaturiko “ATEA” NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADOren berezko izaerara bueltatzea da, rock pisutsura, nahiz eta oraingoan psikodelia eta punk aldera zabaldu duten bere paleta melodikoa, lehenago ibili gabeko erritmo eta melodietara iritsiz.
Denborak hegan egin du. Tornadoa bezala.
GAILU
Okene Abrego, Xabier Olazabal «Drake», Mariano Hurtado eta Mikel Txopeitiak osatutako proiektua da. BAP!!, Inoren Ero Ni, Anari, El Hombre Burbuja eta Negu Gorriak bezalako proiektuetan parte hartu duten musikariak.
Baxuaren eta bateriaren oinarri erritmikoaren sinpletasunarekin jolastuz, punk, hardcore, post-hardcore, eskola zaharreko Hip Hop, Dub Poetry, Spoken Word eta musika beltza eta elektronikoa jariatzen hasi ziren zentzurik zabalenean (drum & bass, jungle, trip-hop).
2025eko irailean «Bizi eta ixo! !» laugarren albuma kaleratuko dute.

