Nakar + Sal del Coche - Jimmy Jazz Gasteiz

– NAKAR

– SAL DEL COCHE

 

Maiaztzak 30 ostirala

Ateak – 21:00 / Emanaldia – 21:30

 

Aurrez: 12 €

Bertan: 15 €

NAKAR Donostian jaio zen 2022an, eta Andoni Olaetxeak, Jokin Azpiazuk, Jone Laspiurrek eta Xalba Ramirezek osatzen dute. Taldea pospunketik abiatzen da nagusiki, baina elektronika, hyperpop eta bestelako estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan. 

SAL DEL COCHE, pentsa dezakezun bandarik libreena da. Hain libreak dira, non ezin baitira ohiko banda gisa definitu. Lizardi, Alberto eta Jangitzentzat musika generoaren ideia traba triste eta mugatzaile bat baino ez da. Grime-a, no-wavea, footwork-a, ASMR-a, eragin neoklasikoak eta burura etor dakiokeen edozein soinu-materia kantu biribiletan eta jarraitutasunik gabe batzeko gai bazara, zer dira generoak?