Merina Gris + J Martina 2.0 - Jimmy Jazz Gasteiz

– MERINA GRIS

– J MARTINA 2.0

 

Apirilak 15 larunbata

Ateak – 20:30

 

Aurresalmenta 12 € + gastuak

Leihatilan 15 €

Merina Gris 2020an Sara, Julen eta Paskalen eskutik jaiotako proiektua da.
Taldeak urte bereko urrian egin zuen debuta “Besteek Zer” singlearekin. Lan horrekin euskal eszenan sartu ziren, eta ondorengo “Saiatzen Naiz”, “90”, “Ez Gelditu Azalean” eta “Ardi Latxen Herrian” abestiekin taldearen norabidea markatu zuten; azken honetan Cris Lizarraga Belakoko abeslariaren kolaborazioarekin. Pop abesti horiek zirraragarriak eta bortitzak dira, eta abangoardiak eta nostalgiak belaunaldi-ereserkietan bat egiten dute, taldea estatu mailan kontuan hartu beharreko artisten artean kokatuz.
2022ko martxoan estreinatu zuten “Zerua Orain”, Ed Is Deadek ekoitzitako LPa. Lan horren ondorioz, 24 ordu baino gutxiagoan “Sold Out”a eskegi zuten estreinako kontzerturako. Bide horren osagarri, 35 kontzertu baino gehiago eman zituzten estatuan eta nazioartean. Nabarmentzekoa da hiru maskarapeko irudi anonimoz osatutako identitatea, oinarri filosofikoko apustu bat, fokua “NORen” ordez “ZERen” inguruan jartzeko helburuarekin. Artea pertsonaren aurretik.
2023an, BBK Live eta Eurosonic 2023 bezalako lehen mailako nazioarteko ekitaldien kartelaren parte izango da taldea.

J Martinaren doinu elektronikoek forma berri bat hartuko dute banda formatuan egingo duten bira honetan. Familia handitzearekin batera, abestiek hartu ditzazketen bide berriak ezagutzeko aukera bat izango dira kontzertu hauek.
Baxua, bateria, kitarra, haizeak eta teklatuak osatuko dute 2.0 hau, erritmo zein doinu zahar eta berriak batuz, eta momentuan gertatuko denari bidea emanez.