KEN ZAZPI
Abenduak 17 larunbata
Ateak: 21.00 / Emanaldia: 21.30
20 € + gastuak / 22 €
Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD • DNA bulego komertziala
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com
Phoenicoperus aurkezpena, barru-barrutik, hunkitzeraino heltzen gaituzten kanta zabalak aurkezten dizkigu Ken Zazpi-ren lan berriak, taldeak emozioak eta intentsitateak orekatzeko ohi duen abileziaz moldatuta, abestiok gure barnean behin eta berriro piztu daitezen ekoiztuta.
Diskoak, bidaia batean eramango bagintu bezala, pasarte eta momentu ezberdinez harritzen eta asaldatzen gaitu, soinu anitzak, erritmo hiptonizatzaileak eta kolore aberatsen xehetasunak erakutsiz, guztiz zaporetsu eta erakargarria suertatzen den lan borobil bat osoturik.
<iframe width="530" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/vp-Ud4wSqNM" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<p><iframe src="https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=11855&siteID=jimmyjazz" allowtransparency="true" frameborder="0" width="100%" height="1000px"></iframe></p>