Jalgi! Classic Lounge - Marc Serra - Jimmy Jazz Gasteiz

JALGI! CLASSIC LOUNGE

Artista: Marc Serra

 

Maiatzak 14 ostirala

Ateak – 18:30 / Emanaldia – 19:00

 

10 € + gastuak

Onlineko aurresalmenta: www.musikaze.com

Piano kontzertu bat Rock areto batean? Zergatik ez!
Azkenean, ez da beharrezkoa izango Berlinera, Kopenhagera edo Viennara hegaldi bat hartzea (besteak beste, ezin delako), Europako hiri horietan antolatzen diren modernitate artistiko-bohemio-intelektual batez gozatzeko. Rock areto bat, piano bat erdian, publikoa 360 gradutara piano jotzailea inguratzen, eta distantzia oso txikira (ahal den gutxiena). Galdu egingo duzu?
 
Lirismoa XXI. mendean

Nahiz eta musikaren esparruan “lirika/ko” adjetiboa ahots-generoekin soilik lotu ohi den, lirismoa kontzeptu askoz zabalagoa da. Nagusiki egilearen sentimenduak adierazten dituen, eta entzulearengan edo irakurlearengan antzeko sentimenduak piztera bideratzen den sorkuntza orori buruz esan daiteke (literarioa, bisuala edo musikala izan), eta, beraz, musika instrumentalari ere aplika daiteke.

Horrela izanda, musikaren historia lirismo handieneko literaturaz beteta dago, eta baliteke pianorako idatzitako musikan aurkitzea lirismo instrumentalaren adibide gehien. Opera ? ariak izan litezkeen doinuak, azpi-testu baten irudiak gogorarazten dituzten mugimenduak, olerkiek inspiratutako obra musikal osoak… Liszt, Beethoven edo Scriabin lirismo pianistikoaren adibide bikainetako batzuk baino ez dira, gizakia sentitzeko gai den sentimendu eta emozio sorta guztia piztu dezaketenak gugan oraindik ere, XXI. mendean.