Inoren Ero Ni + Pelax - Jimmy Jazz Gasteiz

INOREN ERO NI

+ Pelax

 

Otsailak 28 ostirala

Ateak – 20:30 / Emanaldia – 21:00

 

10 € + gastuak / 13 €

Aurresalmenta: VSD
Online: www.musikaze.com

Duela hamasei urte hasitako bidean, Inoren ero nik egindako azken urratsa dugu oraingo il Cercatore di perle hau. Urrats bat gehiago, gero eta izendatzeko zailagoa den bide beharbada bihurri, baina, edozein kasutan, guztiz koherente batean. Hasierako Inoren ero ni izeneko Lp-az mintzatzean, hardcore-a aipa bazitekeen ere, hurrengo diskoetan rock mota horretatik urrundu eta bide propioa urratu du taldeak. Diskoz disko egin du aurrera, Il Cercatore di perle honetara heldu arte. Tartean kide aldaketa garrantzitsuak (Mariano Drakeren ordez, Guantxe Mikelen partez) eta saio asko egon dira. Hasierako erritmo azkarrak moteldu eta biderkatu egin dira musikaren nabardurak, ugaritu giro aldaketak. Bilakaera horren ondorio zuzena da Il Cercatore, nire ustez, taldearen orain arteko emaitzarik bikainena eta, batez ere, pertsonalena. Eta nago kantu sorta honi eman dioten izena nahita eta propio eman diotela, inola ere ez halabeharrez, ederki jasotzen baitu taldearen funtsezko filosofia, sorkuntzari dagokionez: Il cercatore, bilatzailea, alegia. Bila eta bila aritu ondoren, lau perla eder aurkitu ditu taldeak, lau ale distiratsu, horietako bakoitzaren distira ezberdina izanagatik. Ikus ditzagun banan-banan.

_________________________

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa.
Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies