HARRESIAN ZULO + El Arrabal - Jimmy Jazz Gasteiz
logo Zuzen Zuzenean - Jimmy Jazz Gasteiz

HARRESIAN ZULO

+ El Arrabal

 

Apirilak 14 larunbata

Ateak: 20.30 / Emanaldia: 21.00

 

7 € + gastuak (15 € + CDa – VSD dendan eta Andagoia tabernan salgai)

Aurresalmenta:  VSDTaberna Andagoya
Online
: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

14 urteko ibilbidea, estudioko 2 lan eta zuzeneko ordu askoren ondoren, HZ sorkuntza, gozamen eta garapen musikaleko prozesu kolektibo bat dela esan dezakegu. Hitz melengak erabili genitzake kulturartekotasunaren inguruan, baina egia esan urteetan zehar egindako bidean elkar topatutako pertsonen aniztasunaren emaitza da HZ. Horrenbestez, eta gure lan berriaren izenari jarraituz,kolore anitzeko fusio erritmikoa beste biderik ez dugu topatu elkar ulertu eta bide kolektibo hau sortu ahal izateko. Urte hauetan guztietan erritmo, dantza eta melodia anitzak elkartzen dituen gure ahots propioa bilatzen saiatu gara. Alboka edo txalapartaren berezko sonoridadeak, djembe, kajoia, darbuka edo tamarekin nahasten dira, gitarra eta bajuaren melodiapean. Abestien hitzak hizkuntza ezberdinetan sortzen dira, asko egun berean jaio eta hiltzen direlarik, edo denbora batera forma hartzen dutelarik euskaraz zein gazteleraz. Sorkuntza prozesua espektru honen edozein puntutan jaiotzen da. Abesti oro pixkanaka agertzen da lokalean sartutako energia, blokeo, inspirazio eta pazientzia artean. Eta behingoz zuzenekora heltzen garenean, bertaratutakoek prozesu honetan parte hartzeko aukera izaten saiatzen gara, azken bultzadatxoa eman diezaioten elkarlanean sortutako gozamen, dantza eta emozio guzti honi.

Laburbilduz, ondo pasatzeko, barrenak hustutzeko, historio ezberdinak kontatzeko, emozionatzeko eta magia musikal pixkat sortzeko ahalegina, hori da HZ.

El Arrabal estilo ezberdinak eta musika libre eta kontzientea bere barne hartzen dituen musika proiektu bakarlaria da. Ezinegonak, sortzeko grinak eta askatasun oihu bat transmititzeko beharrak bultzatuta, kantautore honen ezaugarririk nabarmenenak letra gordinak eta musika anitza eta pertsonala dira.

HARRESIAN ZULO + El Arrabal - Jimmy Jazz Gasteiz
<iframe width="100%" height="300" scrolling="no" frameborder="no" allow="autoplay" src="https://w.soundcloud.com/player/?url=https%3A//api.soundcloud.com/tracks/395024976&color=%23ff5500&auto_play=false&hide_related=false&show_comments=true&show_user=true&show_reposts=false&show_teaser=true&visual=true"></iframe>
<iframe width="1280" height="720" src="https://www.youtube.com/embed/lverS6YFZMY" frameborder="0" allow="autoplay; encrypted-media" allowfullscreen></iframe>
<iframe src='https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=19871&siteID=jimmyjazz&&IFRcode=44a22f51' allowtransparency=true width='100%' height='800px' frameborder='0'></iframe>