2017ko GAZTE TALENT

 

TALDE ETA BAKARLARI GAZTEEN LEHIAKETA

 

14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat

 

Abenduaren 4an, Laboral Kutxa saria

Abenduaren 5ean, Gazte Talent saria

2017ko GAZTE TALENT LEHIAKETAREN OINARRIAK

TALDE ETA BAKARLARI GAZTEEN LEHIAKETA

14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat

1.- GAIA. Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak hirugarren aldiz antolatu duena Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.

2.- PARTE-HARTZAILEAK. 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, baldin Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi badira, ikasten ari badira edo lan egiten badute. Aukeratutako eta saritutako parte-hartzaileei erroldatze egiaztagiria eskatu ahalko zaie.

Lehiaketatik baztertuko dira deialdiaren amaiera egunean merkatuan diskogintza lanen bat edo diskoetxeren batekin kontratua duten taldeak eta bakarlariak. Ez dira baztertuko beraiek finantzatutako diskogintza lanak dauzkatenak.

3.- LEHIAKETAKO KATEGORIAK.  Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera:

Gazte Talent saria: 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat.

Laboral Kutxa saria: 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Aurkeztutako agirien arabera, parte hartzeko kategoria bat esleituko zaio talde edo bakarlari bakoitzari. Baldin talderen batek bi kategorietako adineko kideak baditu, antolakuntzak eskumena izango du egokitzat jotzen duen kategoria esleitzeko.

4.- LEHIAKETAREN FASEAK. Lehiaketak bi fase izango ditu:

a) Lanen aurkezpena eta aukeraketa: talde eta bakarlariek, izena ematerakoan, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Taldearen ibilbidearen azalpen laburra, musika estiloa zein den ere aipatuta.

Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

Taldeko kide guztien NANaren kopiak.

Rider teknikoa.

Argazkia, jpg formatuan.

Taldearen edo bakarlariaren grabazioren bat. Edozein formatu onartuko da: mp3, grabazioa CDan, YouTube-ko kanalerako esteka, Bandcamp-erako esteka, SoundCloud, eta abar.

Lehiaketarako izen ematea online edo zuzenean bertara joanda egin ahal izango da.

Online izen ematea: posta elektroniko bat bidalita  HYPERLINK “mailto:gaztetalent@gmail.com”gaztetalent@gmail.com helbidera

Zuzeneko izen ematea: agiriak Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Aldabe kalea 34, 1. esk., Gasteiz).  Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

Eskatutako agiriak AURKEZTEKO EPEA: urriaren 2tik azaroaren 13ra, biak barne.

Antolakuntzako kideek osatuko dute epaimahaia, eta, bidalitako material guztia entzun ondoren, bigarren fasera igaroko diren taldeak hautatuko ditu.

Epaimahaiak bost talde finalista hautatuko ditu lehiaketako kategoria bakoitzean.

Epaimahaiaren erabakia: azaroaren 22an jakinaraziko zaie hamar talde finalistei, eta erakunde laguntzaileen hedabideetan zabalduko da.

b) Kontzertuak: Hamar talde finalistek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute eta epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia emango dute. Horretarako, errepertorio zabala izan beharko da eskatzen den denboraz aritu ahal izateko.

Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira.

Noiz: 

abenduaren 4an, Laboral Kutxa saria

abenduaren 5ean, Gazte Talent saria

Epaimahaiaren erabakia: musikako profesionalek osatuko dute epaimahaia. abenduaren 11n jakinaraziko zaie erabakia talde irabazleei eta erakunde laguntzaileen hedabideetan zabalduko da.

5.- SARIAK

Talde finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik.

Gazte Talent saria: kategoria horretako irabazleak 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du, sari gisa eta Jimmy Jazz aretoan kontzertua emateagatik. *Gazte Talent saria gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

Laboral Kutxa saria: kategoria horretako irabazleak 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du, sari gisa eta Jimmy Jazz aretoan kontzertua emateagatik. *Laboral Kutxa saria gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat: 300 euroko saria. Talderik onena hautatuko da lehiaketako bi kategorien artean.

*Euskarazko talde onenaren accesita gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

*Accesita eman gabe geratuko da baldin euskarazko talde onena kategoria bietako batean (Gazte Talent saria edo Laboral Kutxa saria) irabazle izan bada.

Accesita emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat: 300 euroko saria. Talderik onena hautatuko da lehiaketako bi kategorien artean.

*Emakumeak tartean dituen talde onenaren accesita gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

*Accesita eman gabe geratuko da baldin emakumeak tartean dituen talde onena kategoria bietako batean (Gazte Talent saria edo Laboral Kutxa saria) irabazle izan bada.

Sailkatutako talde guztiek saritzat jasoko dute lehiaketan emango duten kontzertuaren grabazioa, DVD formatuan.

6.- OHARRAK

Lehiaketari edo oinarri hauei buruzko edozein zalantza argitzeko  HYPERLINK “mailto:gaztetalent@gmail.com”gaztetalent@gmail.com helbide elektronikora jo dezakezue.

Bidalitako abestiek letra eta musika originalak izan beharko dituzte. Lehiaketaren antolakuntzak ez du erantzukizunik bere gain hartzen bidalitako abestiek beste artista batzuen egile eskubideak urratzen badituzte. Erreklamaziorik aurkeztuz gero, parte-hartzaileak izango dira erantzule bakarrak.

Antolakuntzak eskubidea izango du lehiaketan izena emateko unean aurkeztutako material grafikoak eta audioak zein lehiaketaren bigarren fasean hautatutako talde finalisten kontzertuetan egindako audio eta bideo grabazioak eta argazkiak erreproduzitzeko, edozein bitartekoren bidez, hogeita lau hilabetez eta Gazte Talent lehiaketa sustatzeko bakarrik.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren erabakiak onartzea.

Antolatzaileek ahalmena izango dute oinarrietan jaso ez den edozein gorabehera ebazteko.