GASTEIZ CALLING II – WARM UP
ANGELIC UPSTARTS
STRUNG OUT
SLIME
AUTHORITY ZERO
FRENETIK
Irailak 2 ostirala
Ateak: 19.00
17 € + gastuak / 20 €
Aurresalmenta:
GASTEIZ: HOR DAGO! • VSD • DNA Komertziala Bulegoa
BILBO: Brixton
DONOSTI: 666 Discos
IRUÑA: El Infierninto
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com
Oso pozik gaude edizio honetako warm-up jaia zuei iragarri ahal izateagatik. Urte honetan inoz baino talde gehigok eta ezberdinek parte hartuko dute eta noski ohi bezala Jimmy Jazz Gasteiz aretoan izaten jarraituko du. Gainera ondoren Dj gonbidatuen after-partya izango da gaueko oardu txikiak arte.
Gure bigarren urterako, nazioarteko panoramako 5 talde haundiekin kontatuko dugu:
ANGELIC UPSTARTS Mensi eta bereak Euskal Herriari itzultzen dira, absentzia urte batzuen ostean, street punkeko klasiko hauek, jatorriz Southsieldsekoak, Teenage Warning, Police Opression, I’m an Upstart, 2 million voices edo Solidarity bezalako klasikoak jotzera datoz, haien himnoak ukabilaz goian altzaturik abesteko.
STRUNG OUT beste era batere ezin zen izan, Fat Wreck Chords-en taldek ere kartelean egon behar zuen, badakizuete, abiadura, melodia, ukitu metaleros eta teknika sinestezina da Sime Valley-ko bost beterano hauek eskaintzen dutena. Gurre herrian izan dituzten emanaldiak oso kritika onak eta bere publikogatik oso txalotutak izan ziren, badatoz berriro bueltan!SLIME lehen aldiz egongo dira penintsulan, Alemanian sortutako lehen punk rock taldeetako bat da, 1979an sortuta, 1994an desagertu ziren. 2010ean itzuli ziren, 30. Urteurrena eta bira bat egin baitzuten, gaur egun inoiz baino biziago daude bere punk rock larria europako punk jaialdi nagusi guztietan kontzertuak emanez.
AUTHORITY ZERO Jason Devorek eta ahots ederrak buru dutenreggae-punk-melodiko taldea gure eszenako klasiko bat da. Pennywise-kin egin dituzten itzuliek eta Resurrection Fest bezalako jaialdietan jotzeak eszena melodikoaren baitan gehien maitaturiko talde batean bihurtu ditu.
FRENETIK ordezkaritza lokala eta gaua irekitzeko arduradunak izango dira. Bere Kaotiko-tik alde egin ondoren, Fonta bere proiektu propioa eratzea erabaki zuen, eta kontzertuz kontzertu jarraitzaile berriak irabazten ari da.
Guztiak irailaren 2an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Jimmy Jazzen itxaroten zaituztegu .