Gasteiz Bertsozale - Jimmy Jazz Gasteiz

GASTEIZ BERTSOZALE

 

Azaroak 27 osteguna

Ateak – 19:30 / Emanaldia – 20:00

 
Bertsolariak:

– IGOR ELORTZA

– PERU ABARRATEGI

– MAIALEN LUJANBIO

– UNAI ITURRIAGA

Gai jartzaile:

– IRATI ANDA

Maialen Lujanbio:
 
Bertsolaria da afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Arte ederretan lizentziaduna da. 2018tik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen, eta eskolarteko txapelketen bitartez murgildu zen pixkanaka bertso munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolarirekin bateratsu.
2017ko txapela irabazita, Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009an egin moduan, eta txapeldunorde izan zen 2001ean eta 2013an. 1997tik beti sailkatu izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Euskal Herrikoaren aurretik, 2003an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere irabazi zuen.
 
——————————
 
Unai Iturriga
 
Arte Ederretan lizentziaduna eta bertsolaritzaz gain, beste hainbat diziplinetan aritua: gidoilari, marrazkilari, Gu ta Gutarrak musika taldeko kide ere bai…
13 urterekin hasi zen bertsotan Jon Lopategiren eskutik, eta garai beretsuan Santi Belar “Begi”k gidatzen zuen Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen beste hainbat lagunekin batera. Eskolarteko txapelketetan hainbat aldiz lehiatu eta Bizkaiko zein Euskal Herriko txapelak lortu zituen.
1993. urtean Bertsolari Txapelketa Nagusirako finalera iritsi zen eta hala egin zuen parte hartu zuen ondorengo txapelketa guztietan, 1997tik hasi eta 2013ra arte. Azken honetan agurtu zen Txapelketa Nagusitik. Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (hasieran Araba-Bizkaikoa zena) bitan irabazi du, 1994 eta 1996 urteetan. 1990tik 2004ra jokatu diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa guztietan parte hartu du eta irabazi ez duen horietan txapeldunorde egin du ia guztietan.
 
********************************
 
Igor Elortza
 
Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn. Di-da Komunikazio Agentzian komunikazio estrategiak garatzen ditu egun. Artearen zaletasunetik eta gizarte-gaiekiko kezkatik bizi du sorkuntza, eta bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik bestelako adierazpide batzuetan ere jardun du lanean: bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza,… Wordker moduan gustatzen zaio aurkeztea bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da 2018tik.
Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso-eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin lehian eta plazan.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2001ean, 2005ean, 2009an, 2013an eta 2017an, eta 2017koan txapelketetatik agurtu zen. Bizkaiko txapela lau aldiz jantzi du: 2000, 2002, 2004 eta 2008 urteetan, eta Araba eta Bizkaiko txapelketa ere irabazi zuen 1998an. Gainera, azken txapelketa honetan, finalista izan zen 1990, 1992, 1994 eta 1996 urteetan.
 
******************************
 
Peru Abarrategi
 
Aramaioko bertsolaria. 2008an Aramaioko Bertso-eskolan ikasle, Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. Kuadrilla artekoan Aramaioko taldearen partaide. Bertso udaleku eta bertso-eskolako irakaslea da. Arabako Eskolarteko Txapelduna 2013an eta 2014an. 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz; 2017koan, 2019koan ere parte hartu zuen, azken horretan finalean kantatu zuen. 2022ko Arabako bertsolari txapelduna da.