Martxoan gure laugarren lana kaleratu zen, FYRE. Urte erdi beranduago eta gertatu den guztia ahal izan dugun moduan kudeatu ondoren, abesti berriak zuzenean aurkezteko ditugun data urriak iragartzeko moduan gaude. Hemendik horrenbeste ilusio egiten diguten lau argi izpi hauek gurekin elkarbanatzera gonbidatzen zaituztegu. Garai latzak dira musikarentzat eta kulturarentzat orohar, horregatik inoiz baino gehiago, mugi zuen ipurdiak nahiz eta gero esertzera behartu! Osasuna ta askatasuna