Chill Mafia + Ben Yart - Jimmy Jazz Gasteiz

CHILL MAFIA + BEN YART

 

Apirilak 16 ostirala

Ateak – 18:00 / Emanaldia – 18:30

 

EDUKIERA BETETA

CHILL MAFIA EUSKAL MUSIKARI GENERAZIO BERRIA 

 CHILL MAFIA EZ ZEN GAIZKI ERRENAZIMENDUARI BURUZ HITZ EGITEN ARI ZENEAN 

Chill Mafia musika talde soila baino haratago doa, Iruñako lagun taldea da, ekoizleak, abeslariak, DJak, diseinatzaileak edo graffitigileak biltzen dituena. Nafarroako hiriburuko auzo desberdinetako gazteek osatua, Sound sistemetan elkartzen hasi  eta hurbiltasinagatik, “pinchadak” eta musika ekitaldiak antolatzen zituzten mugimendu kulturala sortzen hasi ziren. Ondoren, haietako askoren etxeetan ere berezko musika ekoizten hasi ziren.

Euskal Herri osoaren ahotan izan dira aurten izan dugun apurrean, beraien lehen Mixtapeari esker: ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’. ‘GAZTE ARRUNTAREN KOPLAK’ bigarren singlearekin, 100.000 ikustaldi lortu zituzten astebete baino gutxiagoan. Bere albuma kaleratu gabe, mundu osoko arreta erakarrita, izugarrizko goraipamenak lortu dituzte eta eztabaida ugari eta ezberdinak baita ere. Horrela, arrakasta izugarria lortu eta taldearen etorkizunaz ohartarazi egin dute. 

Taldeak 80ko hamarkadako Punketik, reggaea, dubera, euskal kanta tradizionalera, reggeatonera edo hip hopera doazen influentziak biltzen ditu. Hau da, musika beltza eta latindarretik abesti klasikoen berrinterpretaziora arte.