Bulego + Bengo - Jimmy Jazz Gasteiz

BULEGO

+ Bengo

 

Apirilak 23 larunbata

Ateak – 20:30

 

Aurresalmenta: 10 € + gastuak

Leihatilan: 15 €

Bulegoko kideak honako hauek dira:Tomas Lizarazu (ahotsa), Itziar Beitia (teklatua), Jon Larrañaga (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Xabier Arrieta (bateria). Azkoitiko taldea 2019. urtean sortu zen; euskal pop argia egiten dute, berrikuntzak eskaini eta jendea harritzeko asmoz.

Urtebete baino ez du behar izan Bulego taldeak ibilbide meteorikoa egiteko. Gaztea irratiko zerrendan behin baino gehiagotan egon da 1. postuan Pizten ari da eta Bueltan da!!! abestiekin, eta azken abesti hori, hain justu, 2021eko udako abesti ere izendatu zuten musikan espezializatutako irrati horretan. Taldekideak ez dira geldirik egotekoak, eta hirugarren aurrerapen-singlea kaleratu berri dute, Bagoaz. Konfinamendua hasi aurreko astean eman zuten zuzeneko lehen kontzertua, baina horrek ez zituen geldiarazi, eta pandemia-garaian aire zabalean kontzertu bat antolatu eta egin zuen lehen taldea izan zen Bulego. Adinekoen egoitzetan barrena tour bat ere egin zuten elkartasuna adierazteko, Madrilen egin zuten debuta eta Bilbao BBK Live jaialdiaren Udazkena edizio berezian aritu ziren.  Lehengo larunbatean, Bulego taldeak ezustekoa eman zien Bilboko Kale Nagusiko oinezkoei BBK Sala enblematikoaren erakusleihotik kontzertu isila eginez Bihar, abenduak 4, Durangoko Liburu eta Disko Azokan joko dute. Eta Erdian Oraina diskoaren birari hasiera emateko, kontzertu berezi bat diseinatu dute, 360º esperientzia ikus-entzuleentzat: taldekideak aretoaren erdialdean kokatutako agertoki baten gainean egongo dira, jendez inguratuta, datorren abenduaren 26an, Donostiako Tabakaleran. Zalantza izpirik gabe, Bulego taldea oraina bete-betean bizitzen ari da.