Brigade Loco - Jimmy Jazz Gasteiz

BRIGADE LOCO

+ Añube + No Limits

 

Martxoak 15 larunbata

19:30 – Ateak
20:00 – NO LIMITS
21:10 – AÑUBE
22:20 – BRIGADE LOCO

Brigade Loco 2017. Urtean Bergaran (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortutako musika taldea da. Manex (Bateria), Alex (Gitarra), Mikel (Gitarra), Oier (Baxua) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute. Lehen hirurentzat lehen taldea izan arren, Lander eta Oier Gipuzkoako Oi! Mugimenduko talde desberdinetan ibiliak dira, aipatzearren, Cold Revenge, Strikers…
Hala ere, boskotea PunkRock doinuetan murgildu, eta lehen maketako 2 abesti kaleratu zituzten 2018 hasieran. Entzulegoaren erantzuna oso ona izanik, 12 abestiz osaturiko lehen diska grabatzeari ekin zioten, Iruñeako Sound of Sirens estudioan, Julen Urzaizen eskutik. Disko honetan Fiachras taldearen “Solo pero en control” bertsioa grabatu zuten.
“Ekintzek dute hitza” izeneko lehen lan luze horrek arrakasta izan zuen Euskal Herri mailan, eta kontzertu esanguratsu asko jo zituzten, esaterako; 40 Minutu Rock, Gasteiz Calling, Hatortxu Rock, Jimmy Jazz Aretoa, Totem Aretoa, Razzmatazz Aretoa, Doka Aretoa, San Agustin Kulturgunea… Bai eta mundu mailako zenbait talde handirekin oholtza partekatu ere, aipatzearren; Cock Sparrer, Cockney Rejects, The Exploited, 2 Minutos…