BOB Floydek Pink Floyden musika eta disko-lana fideltasunez interpretatu eta berpizten du eszenaratze bikain batekin, XX. mendeko ikono kulturaltzat jotzen den talde britainiarraren soinurik garbiena bilatuz. Ikuskizunean zehar, publikoa beste nunbaitera eramatea lortzen dute zuzenekorik jatorrenarekin, Pink Floyden klasiko hilezkorrak birsortuz, hala nola Wish You Were Here”, “Shine on You Crazy Diamond”, “The Wall”, “Comfortably Numb”, “Money”edo Coming Back to Life”. Horiekin, Pink Floyden jarraitzaile leialenak harritu eta hunkitu egiten dituzte, 70 eta 80ko underground panoramako rock sinfoniko eta psikodeliko onenarekin.