Belako + Niña Coyote eta Chico Tornado - Iradier Arena - Kultura Bizia

BELAKO

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

(IRADIER ARENA – Kultura Bizia)

 

Abuztuak 5 osteguna

Ateak – 19:00 / Kontzertua – 19:30

 

Sarrera 4 pertsonentzako mahaia: 80€ + g.g.

Sarrera pertsona bat: 17€ + g.g.

BELAKO
Taldearen ezaugarri diren soinu erretrofuturistak, ez dira, hain zuzen ere, musika estilo zehatz batekiko leialak, baina hauetan punk-rockaren soinu gordinen gurutzaketak eta elektronika sinfonikoaren giro beroak antzeman daitezke. Nahiz eta abesti gehienak ingelesez abestu, taldeak euskarazko kantak ere gordetzen ditu bere errepertorioan. Zuzenean, taldeko kide gazteen freskotasuna areagotu egiten da eszenatoki gainean duten energia eta motibazio handiaren ondorioz.
 
NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

Arriskatzea erabaki dute. Ricky Falknerrek Casamurada estudioetan ekoiztua, Jordi Moraren gidaritzapean egin duten diskoan, euren hirugarren diskoak lurralde eta bide berriak irekitzen ditu, rock basamortu eta idorrerako, stoner paisaietan eta 60. hamarkadako intentsitateetan zehar jokatzen duena, XXI. mendeko gizartearentzat beharrezkoak diren erritmo kutsakor eta garratzekin batera. Eszenako intentsitatea, talde gutxik izan dezaketena. Kortseak kenduta, ez dute zalantzarik muga edo eremu psikodelikoetara hurbiltzeko.