BAD SOUND feat. Mandinka Warrior & Juantxo Arakama + Suaia eta Ama Rebel - Jimmy Jazz Gasteiz

BAD SOUND feat. Mandinka Warrior & Juantxo Arakama

+ Suaia eta Ama Rebel

 

Otsailak 15 ostirala

Ateak: 21:00

 

8 € + gastuak / 10 €

Aurresalmenta: VSD
Online: www.musikaze.com

 

Euskal Herrian jamaikar kultura eta musika egiteko modua ulertu eta barneratu duen talderik bada, hori Bad Sound System talde Irundarra da. Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hauek maite dituenarentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia 10 urtez egindako ibilbide luze bezain oparoan. Euren zuzeneko indartsuengatik famatuak, gutxi dira gure herrialdean hirukote bilakatutako talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Izan ere, kontaezinak dira orain arte eskainitako kontzertuak.

Honetaz gain, nabarmentzekoak dira Bad Sound taldeak, betidanik, beste talde, DJ eta musikariekin egin izan dituen kolaborazio eta harremanak, bai Euskal Herrian, baita internazional mailan ere: Rude Hi Fi (Bologna-Dressden), ASK (EH), Fermin Muguruza (EH), Sorkun (EH), Lengualerta (Mexiko), Mungo´s Hi Fi (Eskozia), Fogata sound (Paris), Illbilly Hitec (Berlin), Jage (RubaDubMarket/Japon)… 2006an, Zu2aK izeneko plataforma eratu zuten, Reggaearen kultura Euskal Herrian bultzatzeko asmoz, batez ere Bidasoa aldean. Honi esker hainbat herrialde ezberdinetako Mc, Dj eta sound systemekin batera antolatutako saioez gozatzeko aukera izan du Euskal Herriko hainbat eta hainbat Reggae zalek.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies