ARF preparty
– LIZA COLBY SOUND
– COBRA
Ekainak 21 osteguna
Ateak: 20.30
5 € + gastuak (+ birra / kalimotxo)
Aurresalmenta: VSD (Bastiturri 5)
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com
THE LIZA COLBY SOUND
Zati txamana, zati seduktorea, Liza Colby Rock N’ Rollaren erreginaren mantua irabazteko jaio. Bere musika larunbat gau pekatarietarako, baita igandeetako goiz berrerosleetarako aproposa da. Musika lazgarria; askatze sexualeko musika; ezer axola ez duenerako musika da. Liza Colbyren doinua da. Momentu hauetan behar dugun musika da.
COBRA
Hitzetan zinema eta telesailen eragin garbia dela eta, kritikak “Thriller Rock” bezala izendatutako rock/metal talde hau 2006an sortu zen David Gonzalez (Baxua – Berri Txarrak, TT L.T.), Josu Luengo (Gitarra – Evirus69), Haritz Lete (Ahotsa – Kokein) eta Ekain Elorzaren (Bateria – Dinero) eskutik. 2 disko (“The Strong Arm of the Rock” eta “Thriller!”) eta Ep bat (“Covered”) kaleratu ondoren, bueltan datoz abesti berriez osatutako disko batekin, “Riffyard”. Lan berri honen grabaketa prozesuak luzera jo du eta hainbat estudiotan grabatzeko aukera izan dute. Hala nola, Estudios Uno(Madrid), Ultramarinos Costa Brava(San Feliu de Guixols), REC Grabaketa Estudioa (Donostia) eta Koba Estudios-etik (Bilbo) pasa dira intrumentu bakoitzaren sonoritate egokia aurkitu asmoz. Hau guztia Santi Garcíak (No More Lies, Standstill, Toundra, Moksha…) nahastua. Gainera lan hau taldea egonkortu eta bere estiloa sendotzen duen disko definitiboa dela esan genezake. “Riffyard” aurtengo hirurogeigarren egunean argitaratuko da, Otsailaren 29an.
“’70 Challenger” rock talde euskaldunaren lehen aurrerapen kantua da. 70. hamarkadako road movie baten soinu banda bailitzan energia eta rocka darama lehen aurrerapen honek. Hortik dator hitzetan Vanishing Point film klasikoari egin zaion omenaldia (Richard C. Sarafin, 1971), soinu bandan rock musika erabili zuen lehen road movietako bat.