ANGELUS APATRIDA
+ The Descent
Azaroak 19 larunbata
Ateak: 20.45 / Emanaldia: 21.00
15 € + gastuak / 18 €
Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD • DNA bulego kometziala • Disco Bar Joker
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com
ANGELUS APATRIDA
Albacetetik datorren thrash metal laukotea, Europan zehar Arch Enemy, Skeletonwitch, Havok, 3 Inches Of Blood bezalako taldeekin ibiliak, Japonian eta Hellfest (Frantzia) bezalako jaialdietan ere jo izan dute.
Autoeditatutako bi diskoren ondoren bandak Century Mediaak fitxatu zituen eta beraiekin hiru disko publikatu dituzte, “Clockwork” (2010), “The Call” (2012 – Estatu espainoleko salmenta zerrendetako 14.na) eta ‘Hidden Evolution’ 2015eko urtarrilean argitaratu zena eta ateratzean 2. postuan egon zena. Disko hau eta gero Europan zuzeneko 70 kontzertu baino gehiagoeman dituzte, taldeak lehenengo aldiz bisitatu zuen Hego Amerika eta penintsulan zehar ere ibili dira. 2016rako taldeak Europako jaialdi nagusiak itxita ditu jada, Hego Amerikan 23 data dauzka eta hilabete oso bat Txinan, Japonian, Taiwanen eta Australian.
Facebook, https://www.facebook.com/angelusapatrida
Twitter, https://twitter.com/angelusapatrida
The Descendent
2006ko azken hilabeteetan jaiotzen dira, beste talde lokal batzuetako kide izandakoak, hrash/death metal melodikoa sortu nahi zuten At The Gates, Dimension Zero, The Haunted eta beste asko bezalako talde suediarren eraginarekin.