AMORANTE + Eneritz Furyak - Jimmy Jazz Gasteiz

AMORANTE

+ Eneritz Furyak

 

Urriak 31 larunbata

BERTAN BEHERA

 

Ahalik eta lasterren data berria iragartzen saiatuko gara, dena den, sarrerak erosi ziren modu berean itzuliko dira.

Barkatu eragozpenak.

AMORANTE

Bat edo hiru (Forbidden Colours Diskoetxea, 2020)

Bat edo Hiru du izena AMORANTEren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen.
Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du eta hark egin ditu ekoizle lanak. Erabili dituen musika tresnek, ukitu solemnea erantsi diete hitzetatik abiatutako kantei. Hala, tronpetak inoizko presentziarik handiena du, pianoak eta soinu elektronikoek giro jakin batera garamatzate, Mariano Hurtadok sartu dituen kontrabaxu doinuek edota Joseba Irazokik kanta batean sartu duen gitarrak giro horri ñabardurak eransteko helburua izan dute, baita ahotsari ezarritako efektuek ere. Guztien artean, giro ilun, malenkoniatsu, liturgiko, solemne hori sortu dute, lantzean, zirrikitu estuetatik sartzen diren argi izpiez betetzen den giroa. 

 

Eneritz Furyak

Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin aritzeagatik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies