AMA SAY - Jimmy Jazz Gasteiz

AMA SAY

+ Lepora

 

Apirilak 22 larunbata

Ateak – 21:00 / Emanaldia – 21:30

 

Aurresalmenta: 12 € + gastuak

AMA SAY taldeak lan berria aurkezten du. Ren Fan kaleratu eta 12 urte geroago, Ero Bomb-ekin dator, 5 abesti biltzen dituen 10″ EP/KD-a, Bonberenearen 25. urteurrena ospatzeko.

Artea engaiatua izan behar da, bizia eta erraietan sortua.
BONBERENEAri esker lortu dugu berriro ekitea. Eta egin dugu gure asmo eta indar onenarekin, beraien 25. Urtebetetzea ospatzeko.
ERO BOMB kolektiboaren ospakizuna da.
ERO BOMB kontrolik gabeko bomba bat da kaskarkeria eta etsipenaren aurrean sormena eta ekintzarekin erantzuteko. BOMBERO egiten duen eran.
ERO BOMB BONBERENEAren ekintza eta produktua da.
Emozioz beteriko diskoa landu dugu zuentzat, plazerrez eta lagunen laguntzaz egindakoa. Horien artean “Txap” izan dugu soinu ekoizpenean eta baita oholtza gainean, Gorka, Mikel, Topo eta Gontzalekin batera. Diskoan Pauleren (Arima) laguntza izan dugu pare bat abestietan, eta “I6”-k komiki antologikoa sortu du.
Zer gehio eska daiteke?
Goza ezazue!

Lepora - Jimmy Jazz Gasteiz

 

LEPORA dira Txus (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon (Tutan Come On), Gorka (Kashbad, Trumbo) eta Txusta (Iont).

Gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen diskoa (“Lepora”, Bonberenea Ekintzak). 2022ko azaroan bigarrena grabatzera sartu ziren. Oraingoan ere grabazioa eta nahasketak Karlos Osinagak egin ditu: bateria eta baxua Berako Atala Estudioan grabatu dituzte, Iñigo Irazokiren laguntzarekin, eta gainerakoa Tolosako Bonberenea Estudioan. Masterizazioa Victor Garciak egin du, Ultramarinos Mastering-en. Diseinuaz Mikel Escalera (Giante) arduratu da. Disko berrian, 3 mailukada eta 3 labankada bildu dituzte, zakarragoak, zuzenagoak. 2023ko udaberrian ikusiko du argia, eta bere izenburua da “Zulotik”.