WILLIS DRUMMOND + Not Scientists - Jimmy Jazz Gasteiz

WILLIS DRUMMOND

+ Inoren Ero Ni

 

Urtarrilak 26 larunbata

Ateak: 20.30

 

12 € + gastuak / 15 €

Aurresalementa: VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

7 diska, ehunka kontzertu, emanaldi aipatuak eta azpimarratuak ARF, Sonorama, Hatortxu rock, Monkey Week, Mundaka Festival ala EHZ bezalako festibaletan – Placebo, the Mars Volta ala Black Sabbath-ekin konpartituz eszenatokia besteak beste, bira bat Franzia osoan Detroit taldearekin, Zenith areto handienak eta Paris-eko Olympia gela mitikoa bisitatuz, bira Europarrak Espainia, Franzia, Alemania ala Belgika zeharkatuz, SOLD OUT serie bat Euskal Herrian eta bira bat Japonian 2018an, WILLIS DRUMMOND da, dudarik gabe, gaurko euskal eszenaren talde aktiboen eta ezagunenetatik bat.
“Willis Drummond Live” taldearen 7 garren diskoa da, estudioko 5 lanen errepaso bat bezala, jarraitzaile eta lagunek aspaldian eskatzen zutena…
“Willis Drummond Live”
Urte bat pasatu da Willis Drummond trio moduan aurkezten ginuenetik!
Lehen urte honen ospatzeko, Intxaurrondo Kultur Etxean grabatu dugun konzertuaren soinu eta irudiak eskaintzen dizkizuegu, bi formatuetan, KD eta DVD, Ramon Zabalegik artista Irundarrak pentsatutako kutxa bakar batean, bere artea eta Jon Iraundegi argazkilariarena batzen dituen artwork eder batean.
Konzertu berezi bat grabatu dugu bai, Willis Drummond eta bere publikoaren arteko maitasuna gauzatzen saiatzen duen esperientzia bat bezala…
Berde Produkzioek bideoa sortu dute, Willis Drummond familiak musika eta giroa.

INOREN ERO NI

2003an Andoainen sorturiko taldea dugu. Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zuten. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako bateria-jotzailea. Inoren ero ni taldearen kantuek landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen duen eta soinua iparorratzaren erpina bailaktuz. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.

WILLIS DRUMMOND + Inoren Ero Ni - Jimmy Jazz Gasteiz

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies