Lisabö + Mursego - Jimmy Jazz Gasteiz

LISABÖ

+ Mursego

 

Martxoak 21 osteguna

Ateak: 21:00

 

10 € + gastuak / 12 €

Aurresalmenta: VSD
Online: www.musikaze.com

Zazpi urte pasa dira aurreko diskoa egin genuenetik. Gure asmoa lehenago kaleratzea zen, baina bizitza berak markatu digu erritmoa eta prestatzen hasi ginenetik kasik 3 urtez luzatu da. Martxel Mariskalek dioen bezala: egunerokotasunari aurre egiteko ezinbestekoa dugu poesia, eta poesiatik abiatutako jarreraren isla da diskoa. Errealitatea ilusioz eta amodioz eraldatzeko
tresna bezala ikusten dugu musika.

Isiltasunean eta modu intimoan landutako proiektoa da honakoa, lokaleko pareten itzalpean pixkanaka sortutakoa. Modu horretan egitearen arrazoia ez da batere estrategikoa izan, soilik gure erritmora egin nahi genuen, inongo kanpo eraginik gabe. Bere momentu inspiratuekin eta beldurra ematen zuten geldiuneekin.

Esan bezala prozesu luzeaizan da, Ivan Zabalegik eta Joseba Poncek utzitako hutsuneak direla eta taldea birsortu behar izan dugu. llusio berezia egin digu Aida Torres arduratu izana baterietako bat grabatzeaz; celloetan, beste diskoetan bezala, Maite Arroitajauregi izan dugu lagun eta Santi Noainen eta Okene Abregoren kolaborazio berezia ere izan dugu.

Gure musikak Martxel Mariskalen hitzari bizitza eman dio eta testoak gure eskuetara iritsi zirenean, kantuek behar zuten zentzu eta norabidea finkatu zuten. Diskoa amaituta konturatu gara Sonic Youthetik edan dugula, Mikel Laboa (beti Mikel!) samintasunez oroitu dugula, The Ex, Albert Ayler eta Ornette Colemanetik ikasi, Shipping News-etaz zipriztindu garela Jason Noble gogoratuta, The Clashetik xurgatzen egon garela Nick Cave deszifratzen genuen bitartean eta Gareth Liddiard belarrira ozenki abesten ari zitzaigula Stars of The Lidekin konjuratzen genuen bitartean. Gaur egun musika maitasunik gabe egiten dela esaten duenik omen dago, Fugazi eta Akauzazte bezalako taldeak azalean tautaturik geratu zitzaikigunetik, ez gara gu izango. Ez digute gauzak beste modu batean egiten irakatsi.

Disko honek oraindik zehazteke dauden zuzenekoetan izango du segida. Horretarako, Aidak grabatutako bateria ederrak Sergio Gonzalezek astinduko ditu eta aurreko biran Josebak jotako baxua aldiz, Borja Tovalen esku egongo da.

Ezin aurkezpen testu hau, prozesu osoan zehar izandako ezustekoei aurre egiteko ondoan izandako adiskideen laguntza eskertu gabe amaitu.
Biba zuek!
Diskoaz gozatuko duzuelakoan.
Lisabó

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies