LIBE + MICE - Jimmy Jazz Gasteiz

LIBE + MICE

 

Urriak 31 asteartea

Ateak: 21.00 / Emanaldia: 21.30

 

8 € + gastuak / 10 €

Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

Libe – Ilargia erori da

Hainbat taldetan parte hartu duen Libe García de Cortázar musikariaren proiekturik pertsonalena da, agerikoa den bezala, bere izena daraman hau. Kantu berriak Iantzeko orduan aurreko diskoaren (“Ihesaldi handia” Bonberenea Ekintzak 2014) aurkezpen kontzertuetan alboan izan zituen Dani Arrizabalaga eta Txus Villalabeitiaren Iaguntza eduki du, hirukoari Karlos Osinaga batu zaiolarik baxulari eta ekoizle Ianetan.

Sei kantu bildu dituzte, nahi besteko xehetasun eta mimoz ezin zirelako gehiago egitera heldu, eta Bonbereneako estudioan sartu aurtengo udan. Udazkenera arte quatu den prozesuan buru-belarri murgilduta egon dira, Iortu nahi zutenera ahalik eta gehien hurbildu arte.

Horrela, harizko instrumentazioa aditu nahi zuten Maitasun kuantikoa eta Lo dago kantuetan, eta Maite Arroitajauregiren txelo moldaketa bikainei esker Iortu dute. Azken doinu horretan gainera Jon Basagurenen ahotsa entzun daiteke. Abestien hitzak Iantzen ere berak Iagundu die.

Hemen duzue emaitza. Entzunaldi bat nahikoa da abesti hauek duten xehetasun mailaz eta intentsitate jokoez konturatzeko. Bihotza dago konposizioan, estudioko Ianean, hitzetan eta melodia bakoitzean. Lortu dute, largia erori da.

____________________________

 

 

Miren Narbaizak (Napoka Iria, Joseba B. Lenoir Gang, Perlak…) prest du bere bakarkako lehenengo diskoa, Mice izenpean. Azaroaren bukaeran argitaratuko ditu udan zehar Berako Atala estudioetan grabatu dituen zortzi kantuak, baina entzungai dugu dagoeneko lehenengo aurrerapena Bandcamp, Youtube eta Badok atarietan.

 

<iframe width="854" height="480" src="https://www.youtube.com/embed/5ChlF4tXVFE" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<iframe src='https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=18643&siteID=jimmyjazz&&IFRcode=44a22f51' allowtransparency=true width='100%' height='800px' frameborder='0'></iframe>