DOCTOR DESEO - Jimmy Jazz Gasteiz

DOCTOR DESEO

 

Maiatzak 5 larunbata

Ateak: 21.00 / Emanaldia: 22.00

 

18 € + gastuak / 21 €

Aurresalmenta: VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.ticketea.com

Doctor Deseo taldearen ikuskizun berria

“Ojalá solo fuera descansar.
Somos río, somos mar,
quizás polvo enamorado.
Asustados y pequeños
buscando luces en la noche,
fuerza en la fragilidad.”

Doctor Deseo taldea ikusteko parada izango dugu 2018an. Disko berria eta eguneratutako zuzenekoa. Doctor Deseo taldeak “La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo” disko berria kaleratuko du 2018ko apirilaren 10ean. Disko berriak euskarri berezia izango du. 200 orriko liburuan orain arteko Doctor Deseo taldeak argitaratutako kantu guztien hitzak agertuko dira. Liburuaren barruan zortzi abesti berri duen CD-audioa eta DVD bat izango dira. Diskoaren lurralde nagusia rocka da baina erritmo desberdinekin atonduta etorriko da. Zertzelada horiek barruan dance, garajea, erritmo errepikakorrak eta keinuak baladari, cumbiari, tangoari edo valsari besteak beste. Ohiturari segida emanez, abestietako bat euskaraz doa.
Doctor Deseo taldearen 2018ko ikuskizunean taldearen kanturik ospetsu eta entzutetsuenak egongo dira baina baita ere “La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo” azken diskoko kantu berriak. Doctor Deseo berriro erakargarria egingo zaigu, berriro liluratuko gaituzte.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies