DEPEDRO

DEPEDRO

 

Urriak 29 larunbata

Ateak: 21.30 / Emanaldia: 22.00

 

15 € + gastuak / 18 €

Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD • DNA Komertziala Bulegoa

Online:  www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com • www.ticketea.com

 

Jairok dio bere bidaiariak Iggy Pop-ekin zerikusirik ez duela. Ez da gidaria, bidaiaz gozatzen duen ikusle bat da, bidaitik bizirik ateratzen dena, bidaian ikasten du, bidai bihurtzen da. Bidaiari hori Jairok munduan zehar bere ibilbide nekaezinean gurutzatzen dituen milaka pertsona izan daitezke. Bere eguna eta bere esperantza jarraitzen dutenei, bere lanaren kanta perfektu horietako bat eskeintzen die ikustezin horiei: “Déjalo ir”, entzuten ez dugunoi entzutera gonbidatzen gaituen gai biluzia.

Jairok “Pasajero”-n hain berea den teknika hori hobetzen du: intimotik orokorrera, pertsonaletik sozialera joz. Musikarekin ere berdina egiten du: hatz txikiarekin laztandu eta gero ekaitzaren erdian uzten zaitu. “Bidailaria” entzuten duzunean munduak hitz egiten dizula sentitzen duzu, bertatik bidaiatzen duzula, baina zure barneko gauza txikietaz ere hitz egiten dizu, maite dituzun pertsonetaz. Beharbada horregatik pentsatu dut hainbeste nire aitarengan. Beharbada horregatik sentituko dituzue horrenbeste gauza disko honekin. Askoz gehiago esan nezakeen, luzatu, baina nire aitak esaten zuen bezala: “isilik, esanda dago”.

<iframe width="854" height="480" src="https://www.youtube.com/embed/Pm-is5EIwLQ" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<p><iframe src="https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=7987&siteID=jimmyjazz" allowtransparency="true" frameborder="0" width="100%" height="1000px"></iframe><p>