BIDE ZUZENAK
IBILBIDE OKERRAK
Abenduak 28 ostirala
Ateak: 18:30
Sarrera doan
GASTEIZKO #LGTBQ mugimenduaren 25 urteko ibilbidearen inguruko dokumentala! Abenduaren 28an Jimmy Jazz aretoan aurkezpena.
Gasteizko LGTBI mugimenduaren historia jaso dute dokumental batean
Gasteizko LGTBI mugimenduaren azken 25 urteetako historia biltzen duen dokumentala landu dute Lumagorri taldeak eta HalaBideok elkarlanean. Hurrengo abenduaren 28an aurkeztuko dute Jimmy Jazz aretoan, 18:30ean.
Amets Martinez de Hereditak ALEAri azaldu dio Bide zuzenak, ibilibide okerrak tituluan bildu dituztela 1994. urtetik kolektibo desberdinetan lan egin duten hamaika lagunen testigantzak. “Elkarrizketatu ditugu 1994tik hirian lan egin duten kolektibo eta ekimen guztiak, ALA, Gaytasuna, EHGAM, 7menos20, Lesgaytegia eta Sukubo. Jose Angel Cuerdak sustatutako bikoteen erregistroaren sorrerarekin hasten da historia, eta Sukuboren itxierarekin amaitzen da”…