AURITZ - Jimmy Jazz Gasteiz

AURITZ

 

Urtarrilak 18 ostirala

Ateak: 21:30

 

SARRERA DOAN

Aretoa bete arte

“Auritz, laino eder hori” (Esa maravillosa niebla) literatura eta musika uztartzen dituen proiektua da. Maren ama eta Auritz semearen istorioa kontatzen du. Auritzek zazpi urte zituela Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) diagnostikatu ziotean.

Marenen azken oroitzapenetik sortzen da dena. Alzheimer gaitzarekin dago egoitza batean, eta bere bizitzako hogei urte gogoratzea lortzen du. Urte horietan Auritz semearekin batera arrosa beltzaren bilaketa luze eta zailaren ibilerak berreskuratzen ditu.

Liburuaren helburua ez da autismoaren medikuntza zein psikiatria alorra lantzea, irakurle zein entzuleak sentsibilizatzea baizik AEN gaitzaren aurrean. Beste gaitasun batzuk dituzten pertsonak dira eta gizartearen parte sentiarazteko laguntza behar dute.

Toti Martinez de Lezeak idatzitako prologo batek ematen dio hasiera istorioari eta Ian Masonen epilogoak bukaera.

Horrela adierazten du Taldeak:

“Liburua hasiera batean gazteleraz argitaratuko da, baina soinu banda euskara hutsezkoa. Istorioa hiru kasu errealetan oinarritua dago. Horretarako, familiekin harremanetan egon gara. Egunero hitz egin dugu beraiekin WhatsApp mezuen bidez, eta beraiekin bildu gara beraien ibilerak, zalantzak eta bizipenak ezagutzeko. Istorioan kasu errealak fikziozko mundu paralelo batekin nahastu ditugu, eta horrela, ulertzen saiatuko gara gauzak nola ikusten dituzte, nahiz eta soilik gure ikuspegi propioa izan.Fantasiazko zein benetazko istorioaren bidez familia horien errealitatea ezagutuko dugu. Beti ere, beharrezkoa den itxaropen argiarekin”.

Hamalau abestiz osaturiko soinu banda du. Hamalau istante  dira, askotariko kantuekin: baladak, tenpo erdikoak, azkarrak, gogorrak… Horiek denak euskara hutsean, amorrua eta melodia bateratuz. Eguneroko borroka hori islatu dute, momentu lasaiekin, pasarte sinfonikoekin. Opera Rock baten etiketa ipini diezaiokegu.

Lehendabiziko single-arekin, “Requiem + Uren kantua (FINAL ACT)”, bideoklipa egin genuen. Bertan, istorioko protagonistak ageri ziren, Monika eta Ugaitz, Izaskun Forcada (dantzaria, abeslaria eta aktorea) eta Alex Tellorekin (aktorea) batera. Biak ala biak artista ezagunak dira euskal eszenan. Kantu hau aurrerapen moduan hartu genuen.

Abesti honen interpretazioan holako kolaboratzaileak izan ditugu Bermioko Izaro Abesbatzako Amaia Luzarraga, Hira Taldeko Ibai Marin, Asgarth Taldeko Axier Enbil eta Waldheim-eko Jessika Iban~ez.

Bigarrenarekin ordea, “Nahi” (CENTRAL ACT), aurreko istoriari jarraipena emoteaz gain,   diagnostikatuta dauden umeek ,eskoletan dituzten traba eta arazo batzuk erakusten dizkigute, bulling eta guraso batzuen bazterketa adibidez. Bideo klipa, Apirilan, leporaino bete zen Bilboko Itsadarra itsas museoko auditorioan aurkeztu zuen Dani Alvarez kazetariak.

Diskoa Bilboko TAOM estudioetan grabatua eta ekoiztua izan da Jagoba Ormaetxeak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies