ALIENATA
(Killekill, Discos Atónicos) / [BERLIN]
J.C.
(Tresor, Cabrera) / [MADRID]
Otsailak 23 ostirala
Ateak: 01.00 – Itxi arte
Sarrera 10€
ALIENATA
2000tik soinu esploratzaile nekaezina da Alienata eta bere forma posible guztiak arakatu ditu: jatorri bitxietako microloop-ak, dub kutsuko lisergia, ehundura sakon eta analogikoak, historiaren zulo ilunenetatik ekarritako disco doinuak, techno gordina, IDM, jackbeat, zama sexual handiko hibridoak, errtimo kosmikoak, urazpiko elektro espasmodikoa eta Miles Davis-i entzundako milaka pasarte.
Bere jaioterri den Ocio-n (Murcia) emandako lehen saio lotsatietatik Italiako iparraldeko bidea hartu zuen hamaika rave-tan partehartzeko eta Montreal-era bizitera joan hango eszena elektronikoan buru belarri sartzeko. Puntu horretatik hasita, bere ospea handituz joan da piskanaka, besteak beste, Berlin eta Leipzig-eko homoelektrik group-arekin egindako elkarlana eta Mutek eta Fusion festibaletara gonbidatua izatearen ondorioz. Baina horrez gain, Alienatak antzerkirako piezak ekoiztu ditu eta teknologiaren inguruko workshopak kudeatu ditu eta 2008an Overflow Collective zigilua martxan jarri ere. Guru hiriko Mugako jaialdian ikusi ahal izan genuen eta zur eta lur utzi gintuen
2011tik Berlinen bizi da eta Kat Channel izeneko proiektu batetan dihardu Snuffo-rekin batera (Snuff Crew-ko partaidea).
J.C.
2015ean zehar bere lehen iraupen luzeko diskoa ateratzeko aukera izan zuen, “Portrait of the Flying Sky” Soul People Music Boards-en, honek harrera oso ona izan zuen bai publiko, artista zein komunikabideen aldetik eta gainera Maiatzean bere lehen EP-a, “Gasteiz”, argitaratu zen, Symbolism-en, Ben Sims-en zigiluan, Kastil-ekin batera.
Urte bereko Urrian Mugako jaialdiaren antolaketaren eta ekoizpenaren parte izan zen, Gasteizen ospatu zena, Euskadiko Arte Garaikidearen Museorenkolaborazioarekin.