GAZTE TALENT 2021 - Jimmy Jazz Gasteiz

2022ko GAZTE TALENT

 

TALDE ETA BAKARLARI GAZTEEN LEHIAKETA

 

14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat

 

Ateak – 19:00

 

Abenduaren 5ean:

LABORAL KUTXA GAZTE TALENT SARIA

– INCENSE
– V.E.L.O.
– WHEN EVIL COMES

Abenduaren 6an:

GAZTE TALENT SARIA

– UDDA
– PARASIDE
– MAIALEN ARISTEGI

INCENSE:
Gasteizko taldea 2021aren amaieran sortutakoa, Iñaki Estaciona, Javi Sevilla, Aitor Pujana eta Javi Gorgalek osatuta. Lau musikari horiek aski ezagunak dira Arabako eszenan. Post-hardcorea eta post-rocka lantzen dituzte, Touché Amoré, Defeater edo Viva Belgraden eraginekin.

V.E.L.O.:
Verdad En Los Ojos Jaime Lescunek eta Javier Alonsok osatutako power duoa da. Proiektua duela hilabete gutxi sortu zen eta denbora hori daramate estiloa eta soinua fintzen eta gaiak ateratzen. Bere musikak kontraste handiko erritmoak ditu ezaugarri. Arpegioekin batera errezitatzen diren bateria landuetatik hasi eta ahotsa urratzen den metalezko riffetara arte.

WHEN EVIL COMES:
Talde gasteiztar hau 2020an jaio zen eta 2021eko azaroan kaleratu zuen Inter War. Urte honetan zehar, taldeak 7 kontzertu eskaini ditu, 2022an, Euskal Herriko hainbat hiritatik igaro direlarik.

UDDA:
Aitor Armentia pop-a jorratzen duen 21 urteko gasteiztarra da. 2021eko uztailean “En Las Nubes” diska aurkeztu zuen: “zoriontasuna lortzeko jasan dudan barne ezagutza prozesua adierazten du, eta jendarteak ezarritako mugei aurre egiteko hausnarketak zein erreibindikazioak hartzen ditu bere baitan. Abestiak gaztelaniaz, euskaraz, ingeleraz eta
katalanez idatzita daude, nire erreferentzia musikalek hizkuntza hauek erabiltzen dituztelako”.

PARASIDE:
Gasteizko Hard Rock Taldea, 2020. urtearen amaieran sortua, Michael Schenker, Judas Priest, Van Halen, etab. bezalako eraginekin. 11 abesti propio dituzte, 7 kontzertuko ibilbidea eta Strike Back izeneko lehen diskoa grabatzeko prodekoetan.

MAIALEN ARISTEGI:
2000.urtean jaiotako kantautorea da Maialen. Orain arte hamar abesti konposatu ditu, oso kutsu intimo eta personal dutena boina edonor identifica daiteke haiekin. Izan ere, giza-harreman brotan gertatzen diren istorioak azaleratzen dira haietan, edonori gerta dakizkiokeenak.