GASTEIZ CALLING 2018

GASTEIZ CALLING 2018

 

– NOFX – PROPAGANDHI – REFUSED

– SUICIDAL TENDENCIES – COCKNEY REJECTS

– DAG NASTY – STREET DOGS – AGNOSTIC FRONT

– LOS SEGIS – NOT ON TOUR – LION’S LAW

– THE EXPLOITED – ADRENALIZED – DEAD TO ME

– RAT-ZINGER  – SOZIEDAD ALKOHOLIKA – THE BOYS

– NATIONS ON FIRE – BAD CO. PROJECT – XXL

 

Azaroak 9 ostirala – 10 larunbata

Ateak: 15:30

 

Aukerako prezioa 54 € + gastuak

Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

 

Eta konfirmazio-erronda honekin azaroaren 9 eta 10 egunetan ospatuko den GASTEIZ CALLING 2018ko kartela ixten dugu. Iada aurkeztutako 11 taldeei betse 8 hauek gehitzen zaizkie, lehenengo ediziotik eskatu duzuen kartel buru bat eta guzti, NOFX. Laugarren edizioko kartela nola geratu den gustoko izatea espero dugu eta zuen iradokizunei esker ahalik eta esperientzia onena eskaintzea dugu helburu. Hauek dira urteko Punk-Hardcore jaialdira gehitzen diren azken taldeak.

 

NOFX
Errespeturik gabeko NOFX taldeak aurten jaialdia zapalduko dute azkenik, jaialdiaren edizio potenteenaren buruan jartzera datoz. Gaur egun NOFX ezagutzen ez duenak ezin da Punk Rockerotzat izendatu. 35 urteko ibilbidearen ostean Fat Mike, El Hefe, Melvin eta Smellyek gorrotoa eta pasioak altxatzen dituzte pasatzen diren leku guztietatik: gogoko izan ditzakezu ala ez, baino ziur ez dutela inor axolagabe utziko. Californiakoak erreferentea dira talde askorentzat, altuenera komunikabide tradizional handien iragazkiagatik pasatu gabe heltzeagatik eta inoiz euren jarrera ironiko eta Punk Rock jarrera galdu gabe.

REFUSED
Suedian 1991n eratutako hardcore punkeko taldea ikusi ahal izango dugu. REFUSED 1998an bere hirugarren estudio lana ta gero banatzea erabaki zuen. “The Shape of Punk to Come” 90. hamarkadan hardcore punkaren erregelak aldatu zituen albuma izan zen. Ez ziren agertokietara 2012raino itzuli, planetaren musika jaialdi handienetan jotzera eta aurten Gasteiz Calling-ean euren jatorriekin berrelkartzera datoz.

Propagandhi (Penintsulan emango duten kontzertu bakarra)
Hardcore melodikoko maisu kanadiarrak bueltan dira, azken bisitatik 5 urte pasa ostean, euren azken LP-a aurkeztera datoz, “Victory Lap”, beti bezala melodikoaren, skatepunkaren erritmoaren eta thrash teknikoenaren arteko nahastea eskainiz.

Suicidal Tendencies
Mike Muir eta bere jarraitzaile bereizezina Dave Lombardo berriz ere euren haserrea Gasteizen deskargatzera datoz, joan den urtean Jimmy Jazz Gasteiz aretoan arrakasta itzela izan ondoren.

Cockney Rejects (Official)
5 urte pasatu dira era Gasteizen izan ziren azkenetik, beraz Geggus anai-arrebak eta bere Londres ekialdeko errefusatuak gogo askorekin jasotzen ditugu. Oi! Oi! Oi!

Dag Nasty (Jatorrizko taldearekin lehenbiziko aldiz estatu espainolean)
Lehen aldiz penintsulan, hardcore melodikoa definitu zuen taldea jatorrizko taldearekin historiaren errepaso bat eskaintzeko dator. Arretagabeentzat, Brian Baker (Minor Threat, Bad Religion, Junkyard, eta talde ia amaiezin ezberdinetan aritu da) klase hau gidatuko duena izango da.

Street Dogs
Azkenik berriro ikusiko ditugu Mike eta Jonhynagertoki batean. Bostongoak oraindik oso hurruti daude botak eskegitzetik. Mike McColgan eta Johnny Rioux Rocka Punka dagoen tokian egotea merezi duela ahaztu ez dezagun berrelkartzen dira, jendearengandik eta kaleetatik hurbil.

Agnostic Front
Bere liburu arrakastatsuaren eta bere filmaren ondoren zalantzarik gabe Punkaren historiaren izen ospetsuenenetako bat, Hardcorearen aitabitxi handiek berriro bisitatzen duteGasteiz. Roger Mireten liburu biografikoak eta bere istorioaren gainean, A.F-k egindako film dokumentalak hainbeste izan duten harrera arrakastatsuaren ondoren, 30 urte baino gehiago berrikustera datoz.

Segis
SEGIS berriro ere 3 urte luze pasa ta gero euren jaiotze-hirian joko dute lehenego aldiz. 2018 honetarako programatuta dituzten 5 kontzertu bakarretako bat izango da. Zenbat botatzen genituen faltan!

Not On Tour
Azkarra, motza eta itsaskorra. Horrelakoa da NOT-en edozein kanta, kontzertuaren iraupena garrantzirik gabeko egiten duen taldea, beti hegan pasatzen baita, eta ahaztezina egiten dute! Azken urteetako Punk-Rockaren munduaren gogorren jo duen taldeetako bat. Talde israeldarra gelditu gabe dabil hasi zenetik eta ez dirudi ezerk geldituko dituenik.

Lion’s Law
Oi! talde frantziarrak hesi guztiak gainditu ditu eta mundu mailako generoaren txapeldun bezala ezarrita dago. Parisdarrak pasioak altxatzen dituzte zapaltzen duten tokitik. Euren kanta koreagarriak eta riff itsaskorrek euren presentzia lege balioa egiten dutge!

The Exploited
PUNKa letra larriekin! Wattie erabat berreskuratu da eta sasoian, eta bere legea berriro ere inposatzeko itzultzen da. Chaos is my life!

Adrenalized
Aurkezpen gutxi behar du talde donostiar honek, zalantzarik gabe gure panoramako hardcorearen harribitxia dira. Abiadura, teknika, eta umore onak Adrena-rekin gozaratzera eramaten gaitu! Jada urte asko daramatzate Europa osotik biratuz. Ongi etorri beroa emango diegu!

Dead To Me
To Dead Me mendebaldeko kostatik datoz lehenengoan penintsulan oinatza uzteko gogoarekin. Punk rockaren eszenan tradizio handiko mutil hauek lan berria aurkezten izango dira, 7 urte luzeren ondoren laster argia ikusiko duena.

RAT-ZINGER
Badakite denbora gutxi egongo direla gure artean eta horregatik gu aurretik eramaten saiatuko dira. Inoiz Euskal Herriak eman duen talde talde su-emaile eta kañeroetako bat dela esan daiteke, dudarik gabe.

SOZIEDAD ALKOHOLIKA
30 urteren ondoren ez diote musika oldarkor eta basatia egiteari utzi. S.A, bere potentzia eta abiaduragatik ezagunak dira, euren abestietan eragin ezberdin askotarikoak daude ala nola: Thrash, Hardcore, Punka edo Metala…

THE BOYS
Gogo asko dauzkagu britainiako punk rockaren eszenako talde mitiko hau zuzenean ikusteko, urteak geldi ego ostean gerra ematera bueltatzen dira, eta iraupen luzeko euren lan berria aurkezten jarraitzen dute, berritasunik gabeko tarte baten ostean eta 2014an ekoiztu zena.

Nations on Fire
90. hamarkadako europako hardcorearen pizti hauek zuzenean ikusteko gogo izugarriak genituen, gure memorian 20 absentzia-urteren ondoren utzitakoa bererskuratzeko. Kontzertu hau bueltako lehena izango da agertokietan. Presta zaitez, bere zuzeneko potenteak, amorruz eta energiaz beteta ez du inor axolagabe utziko.

Bad Co. Project
Oxymoronen errautsetatik, 90. hamarkadako Punk talde garrantzitsuenetik, Bad Co Project heltzen da, Sucker eta bereak punka hilik ez dagoela erakustera datoz Gasteizera. Oxymoronen klasikoak ere oso presente izango dituzte.

XXL
Skate punkeko talde honek arrapalen artean kontzertuak ematea maite du, eta horrela eman ziren ezagutzera 1990ean Mungiako (Euskal Herria) skate parkean. Hamar urte baino gehio daramatzate diskoa ekoiztu gabe eta azkenik lan ahaltsua ateratzen dute zeinen abiadura, erritmoak eta melodia jaialdiko agertokitik isuriko diren.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies