GASTEIZ CALLING 2017

– SICK OF IT ALL – BUZZCOCKS – SHAM-69 

– DISCHARGE – SATANIC SURFERS – THE BABOON SHOW

– QUEMANDO RUEDAS – CRIM – YOUTH OF TODAY

– STIFF LITTLE FINGERS – BOOZE & GLORY – RADIOCRIMEN

– MADBALL – PERKELE – SNUFF

 

Azaroak 10 ostirala – 11 larunbata

Ateak: 15:30

 

59 € + gastuak

Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

 

Gasteiz Calling bueltan dago! hirugarren edizioa eta aurrekoak baino bi aldiz basatiagoa. Hurrengo 2017ko azaroaren 10 eta 11ean Iradier Arena punk rockeko eta hardcoreta guztien meka bihurtuko da, penintsula osoko eta baita Europako milaka lagun elkartuz, ibilbideko eta Euskal Herriko talde onenez gozatzeko gogoekin.

Azkeneko prezio berean, 59€ (+ gastuak), talde eta egun bikoitzez gozatu ahal izango duzun prezio beragatik. Sarrerak musikaze.com bidez eskuratu ditzakezue JADA, ez lorik hartu, hegan egingo dute eta.

SICK OF IT ALL (EXCLUSIVE SHOW SOUTH EUROPE 2017)
NYHC-eko erregeak penintsula osoan data ESKLUSIBOA eskaintzera iristen dira. Queenseko zapaltzeko makina Gasteizera iristen da, agertokia bere himno sendoekin suntsitzeko asmoz, apustu segurua show suntsitzailea bilatzen baduzu.

 

THE BUZZCOCKS (40 YEARS OF PUNK ROCK TOUR)
Manchesterreko talde beteranoak jaialdira bere lehen bisita egingo du eta punk rockaren historiaren baitan hain ikonikoa den talde bat ekartzeak ezin zoriontsuago egiten gaitu; generoaren izen ezagun eta nabarmenenetako bat dira, soinu melodikoren maisuak, bai estilotik kanpo, zein barruan.

 

SHAM 69 (77′ LINE-UP: Jimmy Pursey, Parsons & Tregunna)
69 Shameko jatorrizko taldea lehen aldiz iristen dira penintsulara, Hershamekoek Jimmy Pursey dute buru bezala eta Dave Parsons eta Dave Tregunnagatik babesturik heltzen dira, Hurry Up Harry!, Borstal Breakout eta euren abesti mitiko guztiak jotzeko asmotan eta noski klasikoetan klasikoena “If The Kids Are United” ahaztu gabe.

 

DISCHARGE
“Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing” bere disko klasikoaren editatu zuetenetik 35 urte igaro ostean datoz. Disko honek Ingalaterrako hardcorearen jarraibideak aldatu zituen eta D-beat, , grindcore, crust punk… estiloen aitzindaria izan zen. Euskal Herritik pasa gabe 9 urte eman ondoren Gasteizera euren himno guztiak eta disko berriko abestiak guri eskaintzeko asmotan iristen dira.

 

SATANIC SURFERS (BURNING HEART ERA SET-LIST)
Suediako eszena punk melodikoaren erreferenteetako bat. Rodrigo Alfaroren taldea disko berria grabatzen aurkitzen dira, baina Gasteizera Burning Heart Recordsen grabaturiko lanez osatutako set-list berezia eskaintzeko etorriko dira: Hero of Our Time, 666 Motor Inn…

 

THE BABOON SHOW
Punkak 40 urte itxaron behar izan ditu haiek bezalako talde bat eskaini ahal izateko. Eszena eskandinaviarraren jaiotzetik 25 urte pasa eta gero, The Baboon Show izan da Suedia berriz ere mapan jarri duen taldea.

 

QUEMANDO RUEDAS
Denbora asko pasa da Quemando Ruedasek bere lehen diskoa kaleratu zuenetik “Aquí vale todo!” eta eman zituzten kontzertuak asko izan ziren. 2016an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ospatu zen R.A.R. jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko elkartu ziren. Publikoaren partetik izan zuten onarpen handia eta indarrak zeuzkatela konprobatu ondoren, euren zuzenekoa potentea berriro ere agertoki desberdinetan deskargatzeko asmoarekin bueltatzen dira.

 

CRIM
Jar itzazue irabiagailu batean Cock Sparrer Official + Social Distortion + Leatherface eta kritika sozialaz kargatutako katalanez abestutako letra batzuk eta CRIM lortuko duzu, katalanez abesten duen gaur eguneko eszena punk rockeko talderik nabarmenena.

 

YOUTH OF TODAY – AKA Ray, Porcell, Walter y Sammy LINEUP
Straight edge belaunaldi bat markatu zuen taldea, “We’re Not On This Alone”-eko taldea AKA Ray, Porcell, Walter eta Sammyrekin Gasteizera iristen da, stage divesetako plataforma suntsitu dezazuen.

 

STIFF LITTLE FINGERS – 40 ANNIVERSARY TOUR
Belfasteko Punk Rock talde mitikoa euren 40. urteurrena ospatzera dator Euskal Herrira. Beraien hits hilezkor Guztiak ozen baino ozenago abestuko ditugu!

 

BOOZE & GLORY
Azken urteetan beraietaz gehien hitz egiten den Inglaterrako street punk taldea da. Azkenengo diskoarekin, Chapter IV, taldea mundua konkistatzen dabil, planetako ia puntu guztietan kontzertuak eskainiz.

 

RADIOCRIMEN
Bilboko taldea Euskal Herriko ordezkarietako bat izango da. Bizkaiako Punk eszenaren parte dira eta euren gaitasuna zuzeneko potente eta publikoari erraz geratzen zaizkion abestiekin frogatuta daukate.

 

MADBALL (Matt Henderson Special Set):

Gure inguruan itzuli arrakastatsu bat osatu ostean ondoren, NYHC-aren ordezkari nagusienetako bat bueltan dira eta era berezian: Matt Henderson, jatorrizko gitarra-jotzaile eta Madballen soinuaren sortzailea. Mattekin grabatu zituzten abestien set-list berezia eskainiko digute.

 

PERKELE (Exclusive South Europe show 2017):

Suediako Street-Punk taldea doazen tokiak betetzen jarraitzen ditu. Lan berria prestatzen dabiltza eta 2017 honetan oso kontzertu gutxi emango dituzte, Europan soilik 3 zehazki eta haietako bat Gasteiz Callingean izango da.

 

SNUFF (Exclusive South Europe show 2017):

FAT WRECK-eko banda mitikoak, Duncan Redmons lider bezala daukana (Toy Dollseko bateria-jotzailea), Gasteizera euren jai-himnoak eta bere azken diskoaren abestiak “No Biting”, aurkezteko gogoarekin iristen dira, eta badakigu munduaren parte honetatik ikustea zein zaila den, beraz ez ezazue aukera paregabe hau galdu.

 

THEE RKALIENS

Badakigu tributu taldeak gustoko ez dituzuela. Guri, ere ez ditugu gehiegi maite. Baina zer da RKaLiens? Zerga talde bat? Bertsioak egiten dituen talde bat? Karaokea? Chris Rest, Chris Flippin, Boz Rivera, Joe Rapposok RKL-n jo dutela dute komunean. 1995etik Europak ez du RKL-ren zuzenekoemanaldirik bizi izan, eta hau izango da ziurrenik RKL mitikoak zuzenean ikustetik hurbilen egongo zareten momentua.

 

MUNICIPAL WASTE

azken 10 urteetan eszenan gehien entzun den izenetako bat da. Richmondetik, Virginiatik datoz eta Crossover hitza musika-mapan jarri dute berriz ere, gainera berriz erekaskamotzak, punkak, thrasherrak eta hardcoreta guztiak PITean elkartzea lortu dute.

 

PARABELLUM

pasa den ekaineko kontzertu arrakastatsuaren ondoren, Barakaldoko taldeak sasoi betean eta dena emateko prest daude; bere punkrock zorrotzak urteak pasata ere, beti bezain adierazgarri eta goria izaten jarraitzen du. Ileak kako-iltzeak bezala jarriko dizkigute berriz ere!

 

THE BRIEF

Geldialdi luze bat eta gero, Gasteizera ongi etorria ematen diogu THE BRIEFSeri. 10 urtetako etenaldiaren ostean (agerpen zirkunstantzialen baten batekin), Seattlekoak bueltatzen dira, eta itxaronaldi luze hau punkrock melodiko eta itsaskor onenanren dosi batekin eskertuko digute. Zer gehiago eska daiteke?

 

ONE WAY SYSTEM

Blackpoolekoak oso gutxi agertu dira lur hauetatik. Berritutako energiekin eta frontman berriarekin, ONE WAY SYSTEM punk ´82ko bere errepertorio klasikoarekin eta ezusteren baten batekin datoz.